Donostiako Aquariumean proiektatuko du 'Solo' dokumentala Agifesek

Agifesek ‘Solo’ dokumentalaren inguruko bideoforuma eskainiko du Donostiako Aquariumean datorren ostiralean, uztailak 8, 12:00etan, ‘Askatu zeure burua. Buruko gaixotasunen inguruko mitoak apurtu’ sentsibilizazio kanpainaren barne antolatu duen proiekzio zikloaren barne. Eskizofreniaren ikuspegi itxaropentsua eskaintzen du Vicente Rubio zuzendari eta protagonista duen film horrek, eta Gipuzkoako zenbait udalerritan ikusi ahal izango da iraila bitartean. Donostiako saioa bosgarrena izango da eta Agifeseko arduradunek zuzenduko dute. Ekitaldia elkarteko bazkide eta langileei zuzendua dago bereziki, baina publiko orokorrarentzat ere librea da sarrera. Agifesetik eskerrak eman nahi dizkiogu Donostiako Aquariumari bere laguntzagatik.

Vicente Rubiok bere historia kontatzen du dokumentalean, eskizofrenian erortzen denetik osatze prozesuan aurrera egiten duen arte. Kamera gainean hartuta, maitasunaren, neskalagun baten, bila joaten da Rubio munduan zehar, eta abentura existentzial batean murgiltzen da.

Gehitu iruzkin berria

Plain text

  • No HTML tags allowed.
  • Web gune eta posta helbideak lotura bezala agertuko dira automatikoki.
  • Lineak eta paragrafoak automatikoki egiten dira.
CAPTCHA
This question is for testing whether or not you are a human visitor and to prevent automated spam submissions.
Image CAPTCHA
Enter the characters shown in the image.