Donostiako Musika Hamabostaldiak diru-laguntza emango dio Agifesi

Donostiako Musika Hamabostaldiak laguntza ekonomikoa emango dio aurten Agifesi; 72. edizio honetan biltzen duen diruaren zati bat, hain zuzen ere. Zehazki, Antzinako Musika zikloko emanaldietako sarreren bitartez lortzen den diru kantitatea osorik jasoko du elkarteak.

Ziklo horren barne antolatu dituzten bost saioetan izango da Agifes, stand batekin. Bertan kontzertuetara gerturatzen direnei elkartearen zerbitzuei eta kolektiboari buruzko informazioa eskainiko zaie.

Emanaldien egitaraua honakoa da:
Abuztuak 10 - Accademia del Piacere – 18:00 – Santa Teresa komentua
Abuztuak 12 – Iruñeko Ganbera Abesbatza – 22:30 – San Telmo Museoa
Abuztuak 29 - Al Ayre Español – 18:00 – Santa Teresa komentua
Abuztuak 30 - Enrico Casazza, biolin barrokoa - Giorgio Tabacco, klabea - 18:00 –Santa Teresa komentua
Abuztuak 31 - Jordi Domenech, kontratenorra - 18:00 –Santa Teresa komentua

Kontzertuei buruzko informazio gehiago

Gehitu iruzkin berria

Plain text

  • No HTML tags allowed.
  • Web gune eta posta helbideak lotura bezala agertuko dira automatikoki.
  • Lineak eta paragrafoak automatikoki egiten dira.
CAPTCHA
This question is for testing whether or not you are a human visitor and to prevent automated spam submissions.
Image CAPTCHA
Enter the characters shown in the image.