Donostian egingo da Buruko Osasunaren Munduko Egunaren euskal ospakizuna

Datorren urriaren 15ean, larunbata, ospatuko dugu Euskadin Buruko Osasunaren Munduko Eguna. Aurten Donostian izango da jaia, eta Agifesek du antolaketaren ardura. Jardunaldi honek Fedeafesen kide diren lau elkarteak bilduko ditu. Beraz, hiru lurralde historikoetako erabiltzaile, senide eta lagunek bat egingo dute egun berezi horretaz gozatzeko.

Ekitaldiak Kursaaleko Ganbera Aretoan (kubo txikian) izango dira, 10:30etatik aurrera. Jardunaldia batukadako danborren erritmoekin hasiko da, eta Oreka TX taldeak ikuskizuna eskainiko du txalapartaren soinua instrumentu eta irudi anitzekin bateratuz. Ekitaldi instituzionala ere izango dugu, eta bertan parte hartuko dute tokiko agintariek eta Euskadiko buruko osasunaren arloko arduradunek. Era berean, Fedeafeseko eta bere barne dauden lau elkarteetako ordezkariek ere hitza hartuko dute.

Vicente Rubio
Halaber, gonbidatu berezi bat ere izango dugu gure artean, Vicente Rubio ‘Solo’ dokumentalaren zuzendari eta protagonista. Bere filmak Gipuzkoan lortu duen arrakasta ikusita, gonbita luzatu dio elkarteak eta bertan izango dela konfirmatu du. Hitz batzuk ere eskainiko ditu. Horrez gain, ‘Askatu zeure burua. Buruko gaixotasunen inguruko mitoak apurtu’ kanpainaren emaitza bikainak ospatzeko eguna ere izango da, eta orain arte argitaratutako bideoak egongo dira ikusgai. Ohiko jokoak, bazkaria eta dantzaldia ere antolatu ditugu.

Aurrera!
Festaren leloa ‘Aurrera!’ izango da eta kolektiboari dago zuzendua, esperantzarik gal ez dezan eta beti aurrera egiten jarrai dezan. Sentsibilizazio kanpainak daramatzan bederatzi hilabeteotan, gizarteari bideratu diogu gure mezua, mitoak eta aurreiritziak apurtu asmoz. Orain, berriz, ospakizun honek Euskadiko kolektiboa biltzen duela baliatuz, gure erabiltzaile eta senitartekoei zuzendu nahi gatzaie, optimismoari heldu eta egunez egun euren beldurrei aurre egiteko lehiatzen jarrai dezaten. Zehazki, Agifesen sentsibilizazio bideoetan euren esperientzia azaldu duten pertsonak oso eredugarriak dira, ausardia handia azaldu baitute. Beste behin ere, gure kolektiboaren duintasuna publikoki erakutsi duten pertsona hauei eskerrak eman nahi dizkiegu.

Bestalde, Espainiako federazioak, Feafesek, honako leloa hartu du aurten ‘Afronta el reto: colabora en la mejora de la salud mental’ (Erronkari heldu: buruko osasuna hobetzen lagundu), munduko federazioaren proposamenarekin bat eginez: ‘The Great Push: Investing in Mental Health’. Goiburu hori aukeratu dute 2011 Boluntariotzaren Europako Urtea dela aprobetxatuz. Horrenbestez, pertsona boluntarioen kolaborazioa eta inplikazioa bultzatu nahi dute, bai eta gainerako hiritarrena zein erakunde publiko eta pribatuena ere, buruko gaitza duten pertsonen eta familien bizi kalitatea hobetzeko.

JARDUNALDIKO EGITARAUA
10:15: Gonbidatuei ongietorria batukada batekin Kursaaleko kubo txikian sarreran.
11:00. Ekitaldiaren hasiera Ganbera Aretoan.
11:05: Oreka TX taldearen musika emanaldia.
11:20: Agintarien eta Fedeafeseko elkarteen adierazpenak.
11:50: Agifeseko Aisialdi eta Denbora Libreko taldearen saioa.
12:10: Vicente Rubio 'Solo' dokumentalaren zuzendari eta protagonistak hitz batzuk eskainiko ditu. 12:20 “Askatu zeure burua. Buruko gaixotasunen inguruko mitoak apurtu” sentsibilizazio kanpainako bideoen proiekzioa.
12:30 -14:00: Elkarteeko erabiltzaileentzako jokoak.
12:50: Oreka TX.
13:20: Ekitaldiaren amaiera
14:00: Sari-banaketa jokoen irabazleen artean.
14:30: Bazkaria
16:00: Dantzaldia eta oparien zozketa.
17:30-18:00: Festaren amaiera eta autobusak hartzeko garaia.

MENUA
- Kantauriar itsasoko antxoen entsalada, urdaiazpiko iberikoarekin eta euskal gazpatxo krema arinarekin.
- Legatz errea molusku zuku iodatuarekin eta patata apurtuarekin.
-Arraultz gorringoan eta esne-gain freskoan bustitako torrada, karamelizatua, gazta krema izoztuarekin eta lima zukuarekin.

Edariak
- Ur minerala
-Freskagarriak eta alkoholik gabeko garagardoa
- Illy kafea

Prezioa: 12 € (erabiltzaileak) y 18 € (senideak)


AUTOBUSEN ORDUTEGIA
Kursaalera joateko autobusen gutxi gorabeherako ordutegia. (Plaza erreserbatu duten bazkideentzat soilik).

1. autobusa
Tolosa: 8:15 K/ Rondilla
Zumarraga: 8:45 Parrokia
Antzuola: 9:05
Bergara: 9:20 Ertzaintza, autobus geltokian
Eibar: 09:40 Unzaga Plaza
Zarautz: 10:10 Autopistako biribilgunean
Donostia: 10:30 Kursaala

2. autobusa
Irun: 10:00 San Juan Plaza
Renteria: 10:15 Iztieta
Donostia: 10:30 Kursaala

Gehitu iruzkin berria

Plain text

  • No HTML tags allowed.
  • Web gune eta posta helbideak lotura bezala agertuko dira automatikoki.
  • Lineak eta paragrafoak automatikoki egiten dira.
CAPTCHA
This question is for testing whether or not you are a human visitor and to prevent automated spam submissions.
Image CAPTCHA
Enter the characters shown in the image.