Ehundik gora persona buru osasunaren aldeko lehen Zumbathon saioan

 
Ehundik gora pertsona elkartu ziren ekainaren 3an buru osasunaren aldeko lehen Zumbathon saioan, Donostiako Pio Baroja kiroldegian. Amara Wellness zentroak eskaini zuen master class solidario hau, irabazi-asmorik gabe, eta primeran pasa genuen erritmo latinoak eta ariketa aerobikoak uztartzen dituen kirol hau praktikatzen, monitore talde bikainarekin!  
 
Eskerrik asko topaketa dibertigarri hau posible egin duzuen kolaboratzaile eta parte-hartzaile guztiei, eta mila esker gure kolektiboari babesa emateagatik!