Eibarko zentroak Gabonen etorrera ospatu zuen festa alai batekin

Eibarko eguneko zentroko erabiltzaile eta langileek Gabonen hasiera ospatu zuten iragan abenduaren 23an festa alai batekin, antzerkia, magia ikuskizun bat, luncha eta guzti.

Zentroko neska-mutilek monitoreen laguntzarekin sortutako antzezlan bat aurkeztu zuten, beren familiarren eta lagunen aurrean. Hirugarren urtea izan da hau antzerkia prestatzen dutela, eta tradizio bilakatuko dela dirudi, izan ere, gero eta gogo gehiagorekin egiten dute lana erabiltzaileek. Zentroko arduradunek parte hartzaileen jarreran aldaketa handia nabari dute, urtetik urtera Gabonetako ikuskizuna antolatzeko motibazio gehiago azaltzen baitute.

Aurreko urteetan bezala, obraren gaia Eguberriekin erlazionatua dago eta originaltasun kutsua ere badu. Egun hauetako istorio tipiko bat kontatu beharrean, antzezleek gidoi alternatibo bat jorratu zuten ‘Belén, cuna del pan’ izenburupeko ikuskizunean. Protagonista haur arlote bat da, oso prestua, eta bere ontasuna dela eta, aingeruen bisita jasotzen du, eta Jesusen jaiotza ikustera eramaten dute.

Antzezpenaren ondoren, bertaratutakoek magiazko truku batzuk ikusi ahal izan zituzten, Mónica Penedo erabiltzailearen aitaren eskutik. Eta, azkenik, lunch batez gozatu zuten guztiek.

Gehitu iruzkin berria

Plain text

  • No HTML tags allowed.
  • Web gune eta posta helbideak lotura bezala agertuko dira automatikoki.
  • Lineak eta paragrafoak automatikoki egiten dira.
CAPTCHA
This question is for testing whether or not you are a human visitor and to prevent automated spam submissions.
Image CAPTCHA
Enter the characters shown in the image.