Sufrimendu psikikoa eta suizidioa jorratuko dira Agifesen Zinema eta Buru Osasuna zineforumaren bigarren saioan

 
 
'Las horas' filma izango da Agifesen Zinema eta Buru Osasuna zikloaren bigarren saioaren ardatz, datorren azaroaren 11n, Donostiako Principe Zineman, 19:30ean. Euren bizitzari zentzua ematen saiatzen diren garai ezberdinetako hiru emakumeren istorioa kontatzen du pelikulak, eta hirurek Virginia Woolf-en Mrs. Dalloway eleberriarekin lotura daukate. 
 
'Zure harremanik zailena' sentsibilizazio kanpainaren barne antolatutako egitasmoaren helburua da buruko osasun arazoen, eta bereziki depresioaren, ezagutza zabaltzea. Azaroaren 4an ekin zitzaion zineforum zikloari eta, datorren asteleheneko saioaz gain, beste bi egingo dira, hilaren 18an eta 25an. Ikusleek pelikularen ondoren burutuko den solasaldian parte hartzeko aukera izango dute, filmaren mezuan sakontzeko.
 
'Lars y una chica de verdad' pelikula izango da azaroaren 18ko saioaren erdigune, gizon bakarti batek panpina batekin duen maitasun istorioa. Zikloari amaiera emateko, ‘Que nadie camine por mi mente con los pies sucios‘ antzezlana proiektatuko da 25ean. Ikuskizunaren ondoren, antzezlanaren ordezkariekin solasaldia egingo da, buru osasun arazoek gure gizartean eragiten duten estigmari buruz sentsibilizatzeko.