Eskizofreniari buruzko “Solo” dokumentalaren proiekzioak egingo ditu Agifesek

Agifesek Vicente Rubiok zuzendu eta egindako ‘Solo’ dokumentalaren proiekzio ziklo bat antolatu du, ‘Askatu zeure burua. Buruko gaixotasunen inguruko mitoak apurtu’ kanpainaren barne. Eskizofreniaren ikuspegi itxaropentsua eskaintzen duen filma Gipuzkoako zenbait udalerritan proiektatuko da ekaina eta uztaila bitartean. Lehenengo bideoforuma datorren asteazkenean, ekainak 8, egingo da Elgoibarko kultur etxean, 18:30ean.

Vicente Rubiok bere historia pertsonala kontatzen du, eskizofrenian erortzen denetik berreskurapen prozesuan aurrera egiten duen arte. Kamara gainean hartuta, maitasunaren, neskalagun baten, bila joaten da Rubio munduan zehar, eta abentura existentzial batean murgiltzen da.

Informazio gehiago

Gehitu iruzkin berria

Plain text

  • No HTML tags allowed.
  • Web gune eta posta helbideak lotura bezala agertuko dira automatikoki.
  • Lineak eta paragrafoak automatikoki egiten dira.
CAPTCHA
This question is for testing whether or not you are a human visitor and to prevent automated spam submissions.
Image CAPTCHA
Enter the characters shown in the image.