Buru Aske kontakizun laburren lehiaketako 2017ko irabazleak

 

Hementxe dituzue VI. Buru Aske Kontakizun Laburren Lehiaketako irabazleak!  Beste behin ere,  jasotako lanen kalitatearekin eta kantitatearekin txundituta gaude, eta parte-hartzaileei eskerrak eman nahi dizkiegu bidalitako idazlan bikainengatik. Gaztelaniaz eta euskaraz idatzitako 500 kontakizunetik gora irakurri ditugu, buru osasunaren inguruko ikuspegi anitzekin, eta gozatzeko nahiz ikasteko aukera paregabea izan dugu.

Hilabeteak behar izan ditugu lanak arretaz irakurri eta irabazleak hautatzeko. Kontakizunen kalitate altuak erabakia zaila jarri badigu ere, hemen dituzue aurtengo lehiaketako txapeldunak! 

1 SARIA: Raúl Clavero Blázquez - "Adaptación" (400 euro + diploma)

2 SARIA: Milagros García-Abad Corpa - "La cortina de rombos" (200 euro + diploma)

3 SARIA: Aitor Estalayo Álvarez - "El pozo" (100 euro + diploma)

EUSKARAZKO IDAZLAN ONENA: MariJoxe Azurtza Sorrondegi - "Ez dago zu bezalakorik" (100 euro + diploma)

Azken sari hori euskaraz idatzitako idazlanak sustatzeko asmoarekin sortu genuen, gure hizkuntzari bultzada emateko. Beraz, hiru idazlan irabazleen artean euskarazko idazkirik sailkatu ez denez, laugarren sari hori euskaraz idatzitako lan azpimarragarrienari eman diogu.

Irabazleen lanak irakurri

Saridunei, ZORIONAK! Eta mila esker partaide guztiei!