Georges Escribano psikologo ospetsuak Psikosozionomiari buruzko mintegi bat eskainiko du Donostian, Agifesek antolatuta

AGIFESek, Donostiako Udalaren diru-laguntzarekin, Psikosozionomia mintegi bat antolatu du. Pertsonalitatearen teoria horrek helburutzat du gizakiaren garapen psikologikoa, soziala eta ekonomikoa lortzea erakundeen eremuan.

Heziketa ikastaroa Donostian egingo da (Ibiltzen Benta Berri zentroa. K/ Bertsolari Salvador, 4-6 zkia.) urriaren 13, 14 eta 15 artean eta Parisko Sigmund Freud Unibertsitateko irakasle Georges Escribanok eskainiko du. Escribano ezaguna da nazioartean hainbat best seller idatzi baititu, zenbaitzuk bakarka eta beste batzuk Alex Rovira bezalako ospe handiko idazleekin batera.

George Escribano psikologoa eta psikoterapeuta da. 16 urtez lan egin du Parisko Ville d’Abrey ospitalean eta egun “Centre Européen de Psychologie” izeneko zentroko zuzendaria da. Goi-mailako aditua da mundu mailan Psikosozionomiaren arloan eta, beraz, Gipuzkoako eta Euskal Herriko gizarte erakunde ugaritako zuzendari askoren interesa piztu du ikastaroak.

Kontzeptua
Egilearen hitzetan, Psikosozionomiak ondorengo postulatua du oinarritzat: gizakia da bereizi ezin daitekeen multzo biologiko, psikologiko, sozial eta ekonomikoa; “Homopsicosocionomicus” deiturarekin izendatzan du. Zentzu horretan, Psikosozionomia Sozietateak adierazten duen moduan, gizabanakoak erakundeetan duen jokabidea “soilik uler daiteke jarduera sozio-profesionala egituratzen duten faktore ekonomiko, psikologiko eta soziologikoen arteko erlazioen ebaluaketa iraunkor eta sistemikoaren bitartez”.

Teoria honen arabera, gizabanakoek osatutako erakunde orok egituratutako pertsonalitatea dauka; hau da, gaitasun jakinak zein krisi egoerei erantzuteko, erronkei aurre egiteko edo besteekin aliantzak egiteko modu konkretuak ditu. Horrela, Psikosozionomiari esker uler daiteke erakundearen pertsonalitate-sistema horrek nola eragiten duen, modu inkontziente eta koherentean, emaitza ekonomikoetan.

Erakundearen kultura horrek entitatearen funtzionamendu egokia eta bertako gizabanakoen garapena berma dezan, Psikosozionomiak esku-hartze metodo bat proposatzen du enpresetan, elkarteetan, estatu-egituretan, etab. aplikatzeko.

Ikastaroaren helburuak
Mintegian partaideen erakundeen analisia egingo da eta adierazle psikosozionomikoak markatuko dira. Ikastaroaren helburua da erreminta hori modu praktikoan ezagutzera ematea pertsonekin eta erakundeekin, gizarte praktikaren, kudeaketaren zein ikerkuntzaren arloetan, lanean ari diren profesionalen artean.

Gehitu iruzkin berria

Plain text

  • No HTML tags allowed.
  • Web gune eta posta helbideak lotura bezala agertuko dira automatikoki.
  • Lineak eta paragrafoak automatikoki egiten dira.
CAPTCHA
This question is for testing whether or not you are a human visitor and to prevent automated spam submissions.
Image CAPTCHA
Enter the characters shown in the image.