Karabeleko eta Ahmer aurreiritziak baztertzeko elkartu dira

Oso bazkari berezia izan genuen Agifeseko eta Karabelekoko kideok azaroaren 16an, 'Bizilagunak' ekimenaren harira. Hernaniko AMHER elkarte multikulturalak antolatutako proiektu horrek helburu du bertako pertsona edo familiak atzerritarrekin mahai baten inguruan biltzea eta aurreiritziak alde batera uztea.
 
Baztertze sozialeko egoeran edo arriskuan dauden bi kolektiboren arteko topaketa izan genuen, beraz: buruko osasun arazoa duten pertsonak eta etorkinak. Azken horiek beren jaioterriko plater tipikoak prestatu zituzten eta bazkarirako barazkiak biltzen lagundu zuten baratzean.
 
Plater oso zaporetsuak dastatzeaz gain (entsalada, cous cousa, postrea), giro apartaz gozatu genuen, eta aeorumba ere dantzatzera animatu ginen zenbaitzuk.
 
Horrelako beste topaketa ugariz gozatu ahal izatea espero dugu. Hurren arte!