Lasarte-Orian egingo da Solo dokumentalaren inguruko hurrengo bideoforuma

Agifesek ‘Solo’ dokumentalaren inguruko bideoforuma eskainiko du Lasarte-Oriako Manuel Lekuona kultur etxean datorren asteazkenean, uztailak 13, 18:30ean, ‘Askatu zeure burua. Buruko gaixotasunen inguruko mitoak apurtu’ sentsibilizazio kanpainaren barne antolatu duen proiekzio zikloaren barne. Eskizofreniaren ikuspegi itxaropentsua eskaintzen du Vicente Rubio zuzendari eta protagonista duen film horrek, eta Gipuzkoako zenbait udalerritan ikusi ahal izango da iraila bitartean. Lasarte-Oriako saioa zazpigarrena da. Agifeseko arduradunek zuzenduko dute eta sarrera librea da.

Hurrengo proiekzioak:
- Zarautz (uztailak 29)
- Tolosa (irailak 14)
- Azkoitia (irailak 21)
- Orio (irailak 28)

Gehitu iruzkin berria

Plain text

  • No HTML tags allowed.
  • Web gune eta posta helbideak lotura bezala agertuko dira automatikoki.
  • Lineak eta paragrafoak automatikoki egiten dira.
CAPTCHA
This question is for testing whether or not you are a human visitor and to prevent automated spam submissions.
Image CAPTCHA
Enter the characters shown in the image.