Leorpe txakur-katu egoitzak ateak zabalduko dizkio Agifesi

Elkarteko erabiltzaile batekin lanean hasiko da Donostian kokatutako Leorpe txakur-katu egoitza. Leorpek ostatu eta arreta zerbitzu bikaina ematen die euren etxeko-animalia zaintzeko arazoak dituzten pertsonei eguneko egonaldiak, bainuak, animalia jaso eta bueltatzeko zerbitzua, tratamenduak, albaitaria eta hotela eskainiz, besteak beste.                       

Aisialdia eta denbora libreko jarduera hau hilabetean bitan burutuko da. Animaliekin kontaktua izan, jolastu eta besarkatzeaz gain garbiketa lanez arduratuko da Agifeseko erabiltzailea. Hortaz, jarduera dibertigarria izateaz gain terapeutikoa ere izango da, naturarekin eta animaliekin kontaktu zuzena izango baitu erabiltzaileak, pertsonen autoestimua eta konfiantza hobetzeko aukera aproposa.