Loiolako eguneko zentroa Buenavistako egoitza berri batera lekualdatuko da udaberrian

Loiolako errehabilitazio psikosozialeko zentroa Buenavistan kokatutako instalazio berri batzuetara lekualdatuko da hilabete batzuen buruan. Agifesek eta Donostiako Udalak jabari publikoko lokal horren lagapen kontratua sinatu zuten iragan urriaren 28an. Horretarako, 185.124,5 euro ordainduko ditu Agifesek Kutxaren Kutxazabal diru-laguntza programari esker eta kontratua indarrean izango da 60 urtez.

Zentro berriak egungoak baino instalazio egokiagoak izango ditu, handiagoak eta zerbitzu hobeekin. Lokal zaharrari erabilera berria emango zaio, baina oraindik ez da ezer erabaki. Egoitza berriak taldeko jarduerak egiteko balio anitzeko aretoak, banakako arreta eskaintzeko bulegoak, sukalde terapeutikoa, etab. izango ditu. Gainera, prestatua egongo da Agifesek Diputazioarekin hitzartuak dituen 22 plazei estaldura emateko. Egun 18k soilik jaso dezakete arreta hori eta, beraz, beti dago itxaronzerrenda.

Espero dugu laster hastea lokalaren egokitze lanekin eta lekualdaketa 2011ko udaberri aldera egin ahal izango dugula uste dugu.

Gehitu iruzkin berria

Plain text

  • No HTML tags allowed.
  • Web gune eta posta helbideak lotura bezala agertuko dira automatikoki.
  • Lineak eta paragrafoak automatikoki egiten dira.
CAPTCHA
This question is for testing whether or not you are a human visitor and to prevent automated spam submissions.
Image CAPTCHA
Enter the characters shown in the image.