Lucas Parmaren kontzertua Irunen

Iragan ekainaren 17an urte amaiera ospatu zuen Irungo Skola Musikek hiriko Amaya zinean. Ikasle guztiekin batera prestatutako kontzertua eskaini zuen, eta beren artean izan zen Loiolako Errehabilitazio Psikosozialeko Zentroko Lucas Parma Calvo. Bere irakasle Irenek azaldu zuen bezala, Lucasen ereduak erakusten du musika “transmisio erreminta terapeutikoa eta existentziala” izan daitekeela.

“Skola Musiken –gehitu zuen irakasleak- musikarekiko maitasuna komun duten mota guztietako pertsonak biltzen dira eta hauen artean daude, gizartean gertatzen den bezala, zailtasun gehiago dituzten pertsonal. Horientzat, artea komunikatzeko eta sentimenduak adierazteko aukera da”.

Eta horrela izan zen. Lucasek 80ko hamarraldiko La marcha de los Santos abesti herrikoia eskaini zuen lehenengo. Ondoren, bere irakasleei eskerrak eman ostean, Zorionak Zuri hunkigarria eskaini zion bere amari, bere urtebetze eguna izateagan baitzen ekainaren 17a.

Gehitu iruzkin berria

Plain text

  • No HTML tags allowed.
  • Web gune eta posta helbideak lotura bezala agertuko dira automatikoki.
  • Lineak eta paragrafoak automatikoki egiten dira.
CAPTCHA
This question is for testing whether or not you are a human visitor and to prevent automated spam submissions.
Image CAPTCHA
Enter the characters shown in the image.