Luisa Etxeberria: "Egun bakoitza erronka berria da niretzat"

 

Luisa Etxeberriak bere etxeko eta bihotzeko ateak zabaldu dizkigu. Buru osasunaz, bere zaletasunez eta bizitzan dituen laguntzez mintzatu zaigu. Bokazio handiko erizaina da, eta sufritzen duenari laguntzeko joera du. Gaixoekin konektatzea eta haiei entzutea atsegin du, eta opari asko jasotzen ditu bere jarreraren truke.
 
Hamabostero Agifeseko laguntza taldera doa eta «oso lagungarria» egiten zaio. Bertan, nahi duena parteka dezake eta harreman polita du taldeko jendearekin. Hala ere, bere bizitzako pertsona garrantzitsuena Max da, bere senarra. Pertsona lasaia, ulerkorra eta aholkulari ona dela dio Luisak.
 
Buru gaixotasuna egonkortzearekin amesten du; “gorabehera handirik gabe” bizitzearekin, alegia. “Egun bakoitza erronka berria” da beretzat, eta batzuetan jendeak buruko gaixotasuna ulertzen ez duela aitortzen du: “Makulua daramazunean jende guztiak daki hanka apurtu duzula, baina emozioen ordenagailua gaizki dabilenean… jendeak ez du sinesten ondoeza duzunik”.