Martxan jarri dugu XI. Gabonetako postalen lehiaketa

Urtero bezala, aurten ere AGIFESeko XI. Gabonetako postalen lehiaketa martxan jarri dugu. Lanak egiteko erabiliko den teknika librea izango da.

DIN-A4 (210x297) tamaina izango dute gehienez, eta folioaren aurpegi batetik soilik egingo dira. Lanak sinatuta joango dira egilearen datu pertsonalekin (aipa itzazu telefonoa, helbidea eta zure zentroa).
 
 
Hiru sari emango dira:
  • Lehen saria 100€
  • Bigarren saria 75€
  • Hirugarren saria 50€
Postalak aurkezteko azken eguna azaroaren 27a izango da, eta helbide honetara bidali beharko dira:
 
“GABONETAKO POSTALEN LEHIAKETA”
AGIFES
Morlans Pasealekua, 3 behea
20.009 Donostia
 
Irabazleen izenak abenduaren 18an ezagutaraziko ditugu Ibiltzen Bentaberri zentroan (Bertsolari Xalbador 4-6), goizeko 11:00etan hasiko den Santo Tomaseko festaren baitan. Bertan, Agifeseko erabiltzaileek antolatutako ekintza desberdinez gozatuko dugu, baita lunch batez ere.