Nola egokitu dira errehabilitazio psikosozialeko zerbitzuak COVID-19 pandemiak sortutako egoera berrira

Errehabilitazio Psikosozialeko Elkarteen Espainiako Federazioak (FEARP) txosten bat argitaratu du bere zentroek COVID-19ren osasun-krisiari aurre egiteko zein neurri hartu dituzten azaldu eta etorkizunean deseskalatze-faseetara egokitzeko zer funtzionamendu-aldaketa ezarriko diren erakusteko.

Txostenaren arabera, oro har, zerbitzuen arteko koordinazioa arina izan da, baliabide telematikoetara erraz egokitu ahal izan direlako. Horrela, pandemiari aurre egiteko hartutako erabakien artean, telefono bidezko laguntza eta laguntza telematikoa izan dira ezarritako neurri nagusia. Online plataformen edo aplikazioen bidez, jarraipena eta laguntza eskaini ahal izan zaie erabiltzaileei, baita horietako bakoitzaren egoera psikosoziala baloratu ere.

Bestalde, buru-nahasmendua duten pertsonentzako egoitzek aparteko erronkei egin behar izan diete aurre, bertakoen segurtasuna bermatzeko: tenperatura hartzea, higiene-ohitura berriak, espazioen garbiketak sakontzea eta espazioen berrantolaketa, besteak beste.

Itxialdiaren ondoren jarraitutasuna izan lezaketen aldaketei dagokienez, FEARPen txostenean bereziki gomendatzen dute teknologiaren erabilera aurrez aurreko esku-hartzearekin uztartzea; izan ere, laguntza presentzialaren osagarria da, erabiltzaileen segimendua maizago egiteko aukera ematen baitu, baita erabiltzaileen behar berezietara errazago egokitzeko ere. Gainera, txostenean "presentziala" denaren balioa berreskuratzea proposatzen dute, "etxetik ateratzeko" suspertze-plan proaktiboen bidez. Bestalde, osasun-larrialdi baten aurrean jarduteko protokoloak diseinatzea aholkatzen dute, eta baita tresna telematikoak erabiltzea ere, erabiltzaileak ahalduntzeko erreminta gisa. Izan ere, sistema birtual horiek lagungarriak izan daitezke erabiltzaileak elkarri laguntzeko jarduerak gauzatu ditzaten, besteak beste.

Txostenaren ondorio guztiak, hemen