Osasun Mentalaren Munduko Egunaren ospakizuna Llodion izango da

Datorren urriaren 16an, larunbata, Osasun Mentalaren Munduko Egunaren ospakizuna egingo da Llodion (Araba) eta, ohi bezala, Fedeafesen barne dauden euskal elkarte guztiek egingo dute bat. Horrela, elkarteetako erabiltzaile, senide eta lagun ugarik parte hartuko dute jardunaldi berezi honetan. Araban egin ondoren, Gipuzkoa izango da berriro ere ekitaldiaren gunea datorren urtean eta Agifesek hartuko du antolakuntzaren lekukoa.

Ekintzak
Jarduerak Aldaikorreka plazan garatuko dira eta 10:30ean hasiko dira. Ekintza anitz egingo dira, besteak beste: txapelketak, haurrentzako jolasak eta pintxo dastaketa. Era berean, folk erritmoez gozatzeko aukera izango da Adarrotsekin. Musika taldeak gaixotasun mentalari buruzko abesti bat estreinatuko du bertan eta Asasam elkarteari eskainiko dio berau gizartearen kontzientziaziorako erabil dezan.

Jardunaldiko partaideek ‘Flores de Papel’ laburmetraia ikusteko aukera ere izango dute. Amurrioko Luis Vil zuzendariaren filmaren protagonista ezkontzea erabakitzen duen bikote bat da. Gaixotasun mentala dute biek eta gainditu behar dituzten oztopoen inguruan aritzen da lana.

Ondoren, ohiko anaitasun bazkaria egingo da eta dantzaldiarekin emango zaio amaiera jardunaldiari.

Ongizate emozionala
Osasun Mentalaren Munduko Egunak ‘Ongizate emozionala osasun orokorra lortzeko’ leloa hartu du Estatuan. Mezu horrek Mundu Federazioak proposatutako ildoari jarraitzen dio, aurten deia luzatu baitu atentzioa emateko osasun mentalaren eta gaixotasun fisikoaren binomioaren inguruan.

Mundu Federaziotik aditzera eman dutenez, “osasun mentaleko arazo larriak dituzten pertsona askok gainontzeko biztanleriak baino osasun orokorreko emaitza okerragoak lortzen dituzte eta, gainera, iraupen luzeko gaixotasun fisikoekin bizi diren pertsonek ere osasun mentaleko arazo gehiago dituzte”. “Burua eta gorputza elkarturik daude. Lotura dago osasun mentalaren eta fisikoaren artean”, baieztatzen dute.


JARDUNALDIAREN EGITARAUA
10:30 Herriko plazan elkartu eta hasierako ekitaldia egingo da.
11:00 Txapelketak. Pintxo dastatzea. Harrentzako jolasak Kirikiño elkartearen eskutik.
12:00 Adarrots taldearen kontzertua.
13:15 Luis Vilek zuzendurako 'Flores de Papel' laburmetraiaren emanaldia Laudioko La Salle Lanbide Heziketako zentroan.
14:30 Anaitasun bazkaria.
17:00 Dantzaldia.
18:30 2010eko Osasun Mentalaren Munduko Egunari amaiera emateko ASASAMeko presidenteak AGIFESekoari pasako dio jardunaldiko antolakuntzaren lekukoa.

*Goizean zehar, elkarteek egindako lanen erakusketa eta salmenta.

Gehitu iruzkin berria

Plain text

  • No HTML tags allowed.
  • Web gune eta posta helbideak lotura bezala agertuko dira automatikoki.
  • Lineak eta paragrafoak automatikoki egiten dira.
CAPTCHA
This question is for testing whether or not you are a human visitor and to prevent automated spam submissions.
Image CAPTCHA
Enter the characters shown in the image.