Osasun mentaleko arazoak zituzten historiako jenio handiak

Grabitatearen teoria sortu zuen Isaac Newtonek, Mozart eta Beethoven musikariek eta Einsten berak ere nahasmendu bipolarra zuten; pinturaren maisu Van Gogh-ek psikosia pairatu zuen; eta eboluzioaren teoriaren aitak, Darwinek, izuaren nahasmendua zuen. Galiziako Avelaiña elkarteak landutako bideo honek adibide gisa jartzen ditu gizateriaren historiako pertsona azpimarragarrienetako batzuk, buruko gaixotasuna sufritu arren gizarteari ekarpen handia egiteko gai izan zirenak.

Avelaiña garatzen ari den kontzientziazio kanpaina baten barne dago bideo hau. "Todos podemos perdernos, ayúdanos a encontrar una salida" lelopeko kanpainaren helburua da buruko eritasunak dituzten pertsonen inguruko estigma murriztea.

Gehitu iruzkin berria

Plain text

  • No HTML tags allowed.
  • Web gune eta posta helbideak lotura bezala agertuko dira automatikoki.
  • Lineak eta paragrafoak automatikoki egiten dira.
CAPTCHA
This question is for testing whether or not you are a human visitor and to prevent automated spam submissions.
Image CAPTCHA
Enter the characters shown in the image.