Parte-hartze handia 5 Milia Buru Osasunaren alde lasterketa solidarioan

Mila pertsona inguruk Donostiako kaleak zeharkatu zituzten irailaren 29an 5 MILIA Buru Osasunaren alde lasterketan. Agifesek eta Why Not? Fundazioak antolatutako kirol ekitaldia arrakastatsua izan zen, iazko parte-hartzea ia bikoiztu baikenuen ehunka korrikalari, roler eta dortsal solidarioei esker.

Adin guztietako pertsona askok, haurrak, nerabeak eta kirolari beteranoak barne, bat egin zuten Buru Osasunaren aldeko festa honetan. Helburua buru gaixotasuna duten pertsonak eta horien senideak ikusaraztea zen, eta kolektiboak pairatzen dituen mitoak eta aurreiritziak gainditzen laguntzea.

Giroa aparta izan zen, eta bitxikeriren bat aipatzearren, hainbat aurpegi ezagunek ere lasterketan parte hartu zuten, besteak beste, La Oreja de Van Gogh musika taldeko kideek. Donostiako taldeak gure kolektiboarekiko sentsibilizazio handia duela erakutsi zuen, ekimena babestu zuten beste pertsona ezagunek bezala: Real Sociedadeko kapitaina, Xabi Prieto, eta Akelarreko sukaldaria, Pedro Subijana. Bihotzez, eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu horiei guztiei, eta baita babesleei, kolaboratzaileei eta boluntarioei ere. Beraiei esker antolatu ahal izan dugu ekimen hau.

Irabazle absolutua Sergio Roman izan zen. Bigarren urtez jarraian izan da garaile Sergio, baina ez zen eguneko irabazle bakarra izan, 18 sari banatu baikenituen korrikalari eta roler onenei, hainbat maila eta kategoriatan.

 

Sailkapen osoa www.kirolprobak.com atarian ikus dezakezue.

Argazki galeria ikusi.

 

Gehitu iruzkin berria

Plain text

  • No HTML tags allowed.
  • Web gune eta posta helbideak lotura bezala agertuko dira automatikoki.
  • Lineak eta paragrafoak automatikoki egiten dira.
CAPTCHA
This question is for testing whether or not you are a human visitor and to prevent automated spam submissions.
Image CAPTCHA
Enter the characters shown in the image.