Parte hartze handia izan zen Sergio Saldañak Tolosan eskainitako hitzaldian

Sergio Saldañak nahasmendu bipolarrari eta gaixotasun horrekin bizitzeari buruzko solasaldi batean parte hartu zuen pasa den apirilaren 30ean Tolosan. Iruindar hau Tengo trastorno bipolar: desmitificaciones y anécdotas liburuaren egilea da, 20 urte daramatza tratamenduan, familia bat sortu du eta bizitza guztiz normalizatua dauka. Nekazaritzako Ingeniaritza Teknikoan lizentziatua den eta egun liburuzain bezala lan egiten duen gazte honek bertaratuei erakutsi zien, behin patologia kontrolatuta, bizitzaz gozatzea posible dela.

Imajinatu Buru Osasuna guztion eskura sentsibilizazio kanpainaren barne dagoen ekitaldi honetara berrogeita hamar pertsona inguru gerturatu ziren eta haien iritziak partekatzeko aukera izan zuten. Entzuleek oso aktiboki parte hartu zuten solasaldian eta batzuek gogo-aldartearen nahasmendu honekin bizi duten esperientzia azaltzera animatu ziren. 

 

Gehitu iruzkin berria

Plain text

  • No HTML tags allowed.
  • Web gune eta posta helbideak lotura bezala agertuko dira automatikoki.
  • Lineak eta paragrafoak automatikoki egiten dira.
CAPTCHA
This question is for testing whether or not you are a human visitor and to prevent automated spam submissions.
Image CAPTCHA
Enter the characters shown in the image.