Profesionalen papera buru gaixotasunen errekuperazio prozesuan

50eko hamarkadaz geroztik, buru gaixotasuna duten pertsonei arreta emateko modua nabarmen aldatu da. Egun, badakigu errekuperazio prozesuan aurrera egiteko aukera handiak dituztela eta, orain, jardun horretan bidelagun izateko erronka dute profesionalek aurrez aurre.

Urriaren 4an Donostian egindako Errekuperazioa posible da jardunaldian bildutako profesionalek, pazienteekiko duten paperaren inguruan gogoeta egin zuten. Buru gaixotasuna duten pertsonek hobera egiteko dituzten aukerak baikortasunez ikustea garrantzitsua dela azpimarratu zuten.

Lehenengo pausoa etiketa diagnosi-etiketez, narriadura  kognitiboaz edota minusbaliotasun sozialez mintzatzeari uko egitea da, eta pertsonaren gaitasunei so egitea. Profesionalek pazienteei euren helburu pertsonalak identifikatzen lagundu eta motibatu egin behar diete; modu horretan elkarlana, tratamenduaren jarraipena, aldaketak egiteko nahia eta etorkizun hobe baten itxaropena sustatzeko.

Errekuperaziorako bideak elkarlanean arituko diren profesionalen beharra du, pazienteen segimendua eta sintomen kontrola modu bateratuan gauzatzeko. Era berean, jardunaldiko parte-hartzaileek ondorioztatu zuten familia ezinbesteko zutabea dela eta eragile aktiboa izan behar duela errekuperazio prozesuan. 

 
 

Gehitu iruzkin berria

Plain text

  • No HTML tags allowed.
  • Web gune eta posta helbideak lotura bezala agertuko dira automatikoki.
  • Lineak eta paragrafoak automatikoki egiten dira.
CAPTCHA
This question is for testing whether or not you are a human visitor and to prevent automated spam submissions.
Image CAPTCHA
Enter the characters shown in the image.