Real Sociedad Fundazioaren laguntza jaso du Agifeseko futbol talde berriak

Aisialdia eta denbora libreko programaren baitan, pasa den irailean futbol taldea osatu genuen elkarteko bazkideekin. Jesuitinas ikastetxeak bere kirol gunean entrenatzeko aukera eman zigun astelehenetan, 17:30etatik 19:00etara, eta borondatezko entrenatzailea ere badugu, heziketa fisikoko irakaslea. Dozena erdi jokalarirekin hasi baginen ere, hamabost pertsona izatera iritsi gara.
 
Uda eta gero hasiko dugun denboraldi berriari begira albiste garrantzitsuak ditugu. Izan ere, Real Sociedad Fundazioarekin elkarlanean ari gara eta Andoni Iraola fundazioko zuzendariak buru osasunaren gaia garrantzitsua dela eta taldeari nolabaiteko laguntza eman nahi diola adierazi digu. Momentuz, azken bi hilabeteetan Errealeko entrenatzaile bat, Egoitz, Agifeseko futbol taldearekin entrenatzen hasi da.
 
Horrez gain, zentroen arteko Basauriko areto-futboleko txapelketako amaierako festan jokatzera gonbidatu zuten Agifeseko futbol taldea. Gainera, hurrengo urtean Bizkaiko erakundeek bultzatutako txapelketa honetan parte hartzera gonbidatu dute gure taldea. Beraz, denboraldia zirraragarria izango da. Bazkide guztiei taldean parte hartzera animatzen zaituztegu!