Sentsibilizazio kanpainako bideoak arrakasta handia izaten ari dira

'Askatu zeure burua. Buruko gaixotasunen inguruko mitoak apurtu’ kanpainako lehenengo bideoak, Mikel Unanue pilotari ohia eta Agifeseko erabiltzaile Luciano García protagonista gisa dituenak, 1.000 bistaratze baino gehiago lortu ditu Youtuben. Fermin Muguruzaren eta Lucas Parma Calvoren arteko elkarrizketa laburbiltzen duen bideoak ere arrakasta handia izan du argitaratu eta lehenengo bi asteetan, jada 600 sarrera baino gehiago zenbatu baititu.

Youtuberen (www.youtube.com/Agifes25aniversario), elkartearen Facebook profilaren (Asociación Agifes Elkartea) eta komunikabideen bidez sustatzen ari garen ikus-entzunezko kanpaina oso emaitza onak lortzen ari da. Eta lanean jarraituko dugu gure mezua gero eta urrunago iritsi dadin. Gure esker ona adierazi nahi diegu, gainera, Gipuzkoako eta Euskadiko komunikabide nagusiei, eskaintzen diguten laguntza ordainezinari esker jende askorengana gerturatzeko aukera ematen baitigute.

1. Bideoa: Mikel Unanue eta Luciano García
2. Bideoa: Fermin Muguruza eta Lucas Parma Calvo

Gehitu iruzkin berria

Plain text

  • No HTML tags allowed.
  • Web gune eta posta helbideak lotura bezala agertuko dira automatikoki.
  • Lineak eta paragrafoak automatikoki egiten dira.
CAPTCHA
This question is for testing whether or not you are a human visitor and to prevent automated spam submissions.
Image CAPTCHA
Enter the characters shown in the image.