Sergio Saldañak nahasmendu bipolarrari buruz hitz egingo du Tolosan

  • Hitzaldia-Liburu aurkezpena: "Tengo trastorno bipolar: desmitificaciones y anécdotas"
  • Data: apirilak 30.
  • Lugar: TOLOSA. Kultur etxea (Triangulo plaza, 1)
  • Ordua: 18:30
  • Hizlaria: Sergio Saldaña Soto, 'Tengo Trastorno Bipolar. Desmitificaciones y anécdotas' liburuaren egilea.
  • Hizkuntza: gaztelania
  • Sarrera librea.
 
Sergio Saldaña, Tengo trastorno bipolar: desmitificaciones y anécdotas liburuaren egilea, gure artean egongo da berriro datorren apirilaren 30ean, Tolosan. Gazte nafarrak bere patologia kontrolpean edukitzea lortu du eta bizitza normalizatua darama egun. Hori dela eta, bere esperientzia kontatuko digu, horrelako buru gaixotasunak dituzten pertsonei eta familiei laguntzeko asmoarekin. "Argi utzi nahi dut posible dela, eta gure eginbeharra dela, bizitzaz gozatzen ikastea, nahaste bipolarra eduki arren. Nire kontakizunarekin gaixotasun hori daukaten pertsonen eta ingurukoen errealitatea ezagutzeko gonbita luzatzen dut. Momentu zailak gordintasunez deskribatzen ditut, eta umorez kontatzen ditut gaixotasun honek egunero eragiten dituen gorabeherak”, dio Saldañak. 
 
Nekazaritzako Ingeniaritza Teknikoan lizentziatua den eta egun liburuzain gisa lan egiten duen gazte honek antzerako egoera sufritzen ari diren pertsonei lagundu nahi die. “Gaixotasuna ezagutzera eman nahi dut nire esperientzia pertsonaletik abiatuz; izan ere, ziur nago gizartea sentsibilizatzeko beharrezkoa dela lehen eskuko informazioa zabaltzea, teknizismorik gabe eta morboan erori gabe. Modu natural eta gertukoan. Optimismoarekin eta itxaropenarekin. Gaixotasunaren inguruko zenbat eta ezagutza gehiago zabaldu, orduan eta gutxiago baztertuko gaituzte, estigma murriztu ahal izango dugu eta tabuei aurre egingo diegu”. 
 
Ekimen hau Imajinatu Buru Osasuna guztion eskura sentsibilizazio kanpainaren barne dago. Horren helburua da eguneroko pauso txikiekin buru osasuna zaintzeko motibazioa sustatzea.

Gehitu iruzkin berria

Plain text

  • No HTML tags allowed.
  • Web gune eta posta helbideak lotura bezala agertuko dira automatikoki.
  • Lineak eta paragrafoak automatikoki egiten dira.
CAPTCHA
This question is for testing whether or not you are a human visitor and to prevent automated spam submissions.
Image CAPTCHA
Enter the characters shown in the image.