Solo dokumentala eskainiko du Agifesek gaur Errenterian eta bihar Eibarren

Agifesek Vicente Rubiok zuzendu eta egindako ‘Solo’ dokumentalaren bigarren bideoforuma egingo du gaur Errenterian, ‘Askatu zeure burua. Buruko gaixotasunen inguruko mitoak apurtu’ kanpainaren barne. Eta hurrengo proiekzioa Eibarren izango da, bihar, hilak 29. Eskizofreniaren ikuspegi itxaropentsua eskaintzen duen filma Errenteriako Reina aretoan proiektatuko da eta Eibarko Portalea ekitaldi aretoan, 18:30ean bi kasuetan. Elgoibarko saioarekin ekin zion elkarteak proiekzio ziklo honi, uztaila eta iraila artean dokumentala ikusi eta eztabaidatzeko aukera izango da Gipuzkoako zenbait udalerritan.

Hurrengo proiekzioak ondorengo lekuetan izango dira: Irun (uztailak 6), Donostia (uztailak 8), Zumaia (uztailak 13), Lasarte-Oria (uztailak 20), Zarautz (uztailak 29), Tolosa (irailak 14), Azkoitia (irailak 21) eta Orio (irailak 28).

Vicente Rubiok bere historia pertsonala kontatzen du, eskizofrenian erortzen denetik berreskurapen prozesuan aurrera egiten duen arte. Kamara gainean hartuta, maitasunaren, neskalagun baten, bila joaten da Rubio munduan zehar, eta abentura existentzial batean murgiltzen da.

Informazio gehiago

Gehitu iruzkin berria

Plain text

  • No HTML tags allowed.
  • Web gune eta posta helbideak lotura bezala agertuko dira automatikoki.
  • Lineak eta paragrafoak automatikoki egiten dira.
CAPTCHA
This question is for testing whether or not you are a human visitor and to prevent automated spam submissions.
Image CAPTCHA
Enter the characters shown in the image.