Solo dokumentalaren inguruko bideoforuma, irailaren 14ean Tolosan

Agifesek ‘Solo’ dokumentalaren inguruko bederatzigarren bideoforuma eskainiko du Tolosako kultur etxean datorren asteazkenean, irailak 14, 18:30ean, ‘Askatu zeure burua. Buruko gaixotasunen inguruko mitoak apurtu’ sentsibilizazio kanpainaren barne antolatu duen proiekzio zikloaren barne. Eskizofreniaren ikuspegi itxaropentsua eskaintzen du Vicente Rubio zuzendari eta protagonista duen film horrek, eta Gipuzkoa osoko udalerri ugaritan ikusi ahal izan da ekainetik. Zikloa hil honetan amaituko da, Azkoitiko eta Orioko saioen ostean, irailaren 21 eta 28an hurrenez hurren.

Agifeseko arduradunek zuzenduko dituzte saioak eta sarrera doanekoa da.

Gehitu iruzkin berria

Plain text

  • No HTML tags allowed.
  • Web gune eta posta helbideak lotura bezala agertuko dira automatikoki.
  • Lineak eta paragrafoak automatikoki egiten dira.
CAPTCHA
This question is for testing whether or not you are a human visitor and to prevent automated spam submissions.
Image CAPTCHA
Enter the characters shown in the image.