Solo dokumentalaren proiekzio hunkigarria Donostiako Aquariumean

Pasa den ekainaren 8an, Vicente Rubioren Solo dokumentala proiektatu zen Aquariumean. Proiekzio honetan Vicente Rubiok bere bizipenak kontatzen ditu. Bertaratu zirenak, ehun pertsona inguru, hunkitu egin ziren film honek jasotzen dituen eskizofreniarekin loturiko esperientzia pertsonalekin. Saioa berezia izan zen, gainera, batik bat Agifesen erabiltzaile eta familiarrei zuzendua zegoelako.

Aquariumeko presidenteak, Vicente Zaragüetak, publikoari ongietorria eman zion eta bertan izateagatik eskerrak eman zizkion. Horrez gain, esan zuen oso pozik zegoela bere instalazioak era honetako emanaldiak egiteko erabiltzeagatik. Gertutasun eta adeitasun handiz, Agifeseko bazkideekin bat egin nahi izan zuen ekitaldian, eta berekin dokumentala ikustera gelditu zen.

Zirrara sortu zuen proiekzioak eta, behin baino gehiagotan, Vicente Rubiok ikus-entzunezkoan egiten dituen adierazpenak txalotu zituzten ikusleek. Ekitaldiaren amaieran, pertsona bat baino gehiagok komentatu zuen istorioarekin bat egin zuela. Zehazki, emakume batek zioen Vicente Rubioren bizipenak, berak ere bizi izan zituela eta senideei dokumentala ikustea gomendatuko diela gaixotasuna hobeto uler dezaten.

Hurrengo proiekzioa uztailaren 13an, azteazkena, izango da 18:30ean Zumaiako Algorri Interpretazio Zentroan.

Gehitu iruzkin berria

Plain text

  • No HTML tags allowed.
  • Web gune eta posta helbideak lotura bezala agertuko dira automatikoki.
  • Lineak eta paragrafoak automatikoki egiten dira.
CAPTCHA
This question is for testing whether or not you are a human visitor and to prevent automated spam submissions.
Image CAPTCHA
Enter the characters shown in the image.