Traumak buru osasunean duen eraginari buruzko hitzaldia eskainiko du Agifesek Tolosan

 
Agifes elkarteko psikologo Pablo Mondragón esperientzia traumatikoez mintzatuko da datorren irailaren 14an, osteguna, Tolosan; eta bizipen horiek buru osasunean duten eragina jorratuko du. Hitzaldia kultur etxean izango da 18:30ean
 
Traumaren ezaugarriak azalduko ditu psikologoak eta esperientzia traumatiko ohikoenak jarriko ditu mahai gainean. Bizipen horietako batzuek eragina dute osasun mentalean, eta patologia anitz sorrarazi ditzakete; esate baterako, estres-nahasmendu larria edo trauma egoeraren ondorengo estresak eragindako nahasmendua. Azkenik, traumatik babesten gaituzten faktoreak eta berau areagotzen dutenak ere aipatuko ditu.