Zatoz gurekin Buru Osasuna aldarrikatzera!

Ostegun honetan, hilak 10, Buru Osasunaren Munduko Eguna ospatuko dugu Donostian, eta buru gaixotasuna duten pertsonen aldarrikapen eta beharrak ezagutarazteko eta sentsibilizatzeko ekintza asko antolatu ditugu. 

 
Publiko guztiari eta gure helburu berberak partekatzen dituzten elkarteei irekitako festa ospatu nahi dugu, guztion batasunak gure kolektiboari indarra ematen baitio. Hori dela eta, jardunaldian zehar gauzatuko ditugun ekitaldietan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.
 
Jardunaldia Donostiako Boulevardeko kioskoan elkarretaratze batekin hasiko da. Bertan, Why Not? Fundazioarekin elkarlanean, hainbat ekintza burutuko ditugu. Bossa Nova kontzertua izango dugu bertan eta, ondoren, Andoni Agirregomezkorta aktoreak kolektiboaren aldarrikapenak jendaurrean irakurriko ditu, gure eskubideak arriskuan baitaude krisiaren eraginez. Garai zailak dira, baina buru gaixotasuna duten pertsonekiko arreta mantentzeko eta hobetzeko aukerak egon badaudela uste dugu. Detekzio goiztiarra indartzeko momentua da, eta baita tratamenduen jarraipena bermatzeko eta pertsona hauen autonomia babesteko ere. Buru Osasunaren alde apustu egiteko beharrezko neurriak dira, eta gainera, epe ertainean  administrazio publikoen gastuak murriztuko lituzkete. Aitzitik, gizarteratze eta laguntza programetako inbertsioa murrizteko arriskua dago eta,  horren ondorioz,  arreta arazoak sortu eta gastuak handituko lirateke, bai farmazeutikoak bai ospitaleratzeetatik eratorritakoak.  
 
Arratsaldean, informazio eta sentsibilizazio sozialeko bi ekintza burutuko ditugu. Alde batetik, Amaia Elícegui psikoterapeutak eskizofreniari buruzko hitzaldia eskainiko du arratsaldeko 18etatik aurrera Zumarragako Zelai Aristi kultur etxean. Bestetik, Donostiako Bentaberriko Ibiltzen zentroan mahai-ingurua egingo dugu 18:30ean. Buru gaixotasuna duten lau pertsona izango dira protagonistak, hitza haiei ematea euren errealitatera hurbiltzeko modurik onena dela uste baitugu.
 

Egitaraua

10:30 - Why Not? irratia emititzen hasiko da Boulevardeko kioskotik.
11:30 – Kontzentrazioa kioskoaren inguruan.
12:30 – Bossa Nova kontzertua.
13:00 – Manifestuaren irakurketa Andoni Agirregomezkorta aktorearen eskutik(kolektiboaren aldarrikapenak).

Arratsaldean...

18:00 – Eskizofreniari buruzko hitzaldia Zumarragan. Zelai Aristi kultur etxea. Hizlaria: Amaia Elícegui, psikologoa eta familia psikoterapeuta.
18:30 – Mahai-ingurua Donostian. ‘Buru gaixotasuna duten pertsonen bizi-esperientziak’.
 
Jardunaldian zehar gauzatuko ditugun ekitaldietan parte hartzera eta Buru Osasunaren aldeko Nazioarteko Eguna elkarrekin ospatzera gonbidatzen zaituztegu. Zenbat eta pertsona gehiago izan, hobe!
 

Gehitu iruzkin berria

Plain text

  • No HTML tags allowed.
  • Web gune eta posta helbideak lotura bezala agertuko dira automatikoki.
  • Lineak eta paragrafoak automatikoki egiten dira.
CAPTCHA
This question is for testing whether or not you are a human visitor and to prevent automated spam submissions.
Image CAPTCHA
Enter the characters shown in the image.