'Zinema eta Buru Osasuna' zikloa: erabateko arrakasta, beste behin ere

 
Poz handia ematen digu urtez urte ikusteak zer nolako harrera bikaina duen 'Zinema eta Buru Osasuna' zineforum zikloak Donostian. Principe zineko aretoa bete dugu 2019ko azaroan burututako lau saioetan, eta eztabaida aberasgarriez gozatu dugu Karmen Klemente eta Pilar Herce psikologoen eskutik.
 
Barbara Streisand-ek zuzendutako 'El príncipe de las mareas' filmarekin ekin genion zikloari, eta depresioaren eta suizidioaren inguruan gogoeta egiteko aukera izan genuen. Ostera, 'Las horas' zintaren txanda iritsi zen, euren bizitzari zentzua ematen saiatzen diren garai ezberdineko hiru emakumeren drama estatubatuarrarena, hain zuzen ere. 'Lars y una chica de verdad' pelikulak gizon bakarti batek panpina batekin duen maitasun istorioa eskaini zigun, eta zikloari amaiera emateko, ‘Que nadie camine por mi mente con los pies sucios‘ antzezlanaren proiekzioa ikusi eta lantaldeko kideekin komentatu genuen.