Albisteak

2019/09/13

Urtero bezala, Agifeseko erabiltzaileek udalekuetako irteerez gozatzeko aukera izan dute 2019an zehar.

2019/07/04

 Agifeseko Lehen Pertsonan Batzordeko kideak astebururo biltzen dira Donostian lagunartean planak egiteko. 

2019/06/18

Fedeafesek gaur aurkeztu du, Gasteizen, EAEn buru nahasmendua duten pertsonen kolektiboari zuzendutako baliabide soziosanitarioen eskaintzari buruzko azterlana. Guztira, 3000 familia eta 9000 pertsona baino gehiago ordezkatzen dituen entitatearen presidente María Ángeles Arbaizagoitiak adierazi du ikerketa honek helburu duela administrazioen eta sektore sozial eta sanitarioaren arteko hausnarketa bateratua sustatzea. Bestalde, Fedeafeseko gerente María José Canok azpimarratu du beharrezkoa dela osasun arreta hobea eskaintzea haur eta nerabeei, emakumeei, diagnostikorik gabeko pertsonei eta landa-inguruneetan bizi direnei, baita buru gaixotasuna duten pertsonen zahartzeari erantzuna eman ere.

2019/06/12

Agifesek Euskadiko Kide Ugariko Familien Elkartearekin bat egingo du 21. Familien Jardunaldian, ekainaren 16an. Festa Donostiako Sagües auzoan izango da,  Familien Nazioarteko Egunaren harira.

2019/06/12

Título de la charla: Salud mental y drogas

Fecha: 19 de junio, miércoles
Lugar: Lasarte-Oria. Espacio Antonio Mercero
Hora: 19:00h
Imparte: Aitor Sastre, usuario de Agifes y miembro del Comité en Primera Persona de la asociación
2019/05/28

Maiatzaren 30ean, 19:30ean Errenteriako Niessen zineman, nerabezaroko buru osasun arazoak gai nagusitzat dituen Estatu Batuetako 'Las ventajas de ser un marginado’ drama proiektatuko da. Sarrera doakoa izango da

2019/05/21

Maiatzaren 23an, 19:30ean, Errenteriako Niessen zineman, Marion Cotillard aktorea protagonista duen 'Dos días, una noche’ europar drama saritua proiektatuko da. Sarrera doakoa izango da

2019/05/14

Maiatzaren 16an, 19:30ean Errenteriako Niessen zineman, Robert Redford zinemagileak zuzendutako 'Gente Corriente’ drama saritua proiektatuko da. Sarrera doakoa izango da

2019/05/07

 Ibiltzen aldizkariaren ale berriak nobedade pila dakartza. Irakurketaz gozatu! 

2019/05/06

Agifeseko gizarte-langile Verónica Pazosek buru nahasmendua duten pertsonen eta euren senideen bizi-kalitatea hobetzearen inguruan aritu zen martxoaren 25ean, Tolosako kultur etxean. 

 

Orriak