Albisteak

2019/05/06
Bizilagun ezberdinen arteko truke eta hausnarketa gunea da Urretxuko Aniztasun eta Bazkidetza Mahaia, eta diskriminazio mota guztien kontra borroka egitera zuzendutako proiektuak bultzatzea eta kohesio soziala sustatzea du helburu nagusi. 
 
2019/05/02

Saioak doan izango dira, eta hilaren 9an, 16an, 23an eta 30ean egingo dira, Errenteriako Niessen zinemetan, 19:30ean

2019/04/23

Denok sentitu izan ditugu tristura, melankolia, atsekabea edota suminkortasuna noizbait. Baina sentsazio horiek denboran luzatzen badira eta gure egunerokotasuna behar bezala eramateko oztopo bihurtzen badira, beharbada, sentitzen ari garena atsekabea baino gehiago izan daiteke, eta posible litzateke depresio bilakatzea.

 
 
2019/04/23

Depresioa oharkabean etortzen da, eta pertsonaren pentsamenduetan barrena sartzen da, honek errealitateaz duen ikuspuntua eraldatu arte. Zentzutasuna, ilusioa eta energia guztia xurgatzeko gai den zulo handi eta beltz baten pare azaltzen da. Depresioak bakardadera eramaten  gaitu, nekera, dena bertan behera uztera… geure buruari tratu txarra ematera bultzatzen gaitu. 

 
2019/04/15

 Maiatzaren 13an, Gasteizko Artium Museoan, Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren Eguna ospatuko da 

2019/04/11

Agifesek sentsibilizazio kanpaina berria aurkeztu du gaur. Nazioartean 322 milioi pertsonak eta Estatuko biztanleen %6,7k jasaten duten nahasmenduari aurre egitea du helburu

2019/03/26

 

Arreta Integratuaren 19. Nazioarteko Kongresuak 1300 ikertzaile eta profesional bilduko ditu Donostian, osasun sistemak eskaintzen duen asistentziaren kalitatea hobetzeko xedearekin. IFIC (International Foundation for Integrated Care), Osakidetza, Bioef (Fundación Vasca de Innovación e Investigación Sanitaria), Eusko Jaurlaritza, Donostiako Udala eta Gipuzkoako Foru Aldundia entitateek bultzatutako ekimenaren antolakuntzan laguntzen ari da Agifes, buruko osasun arazoak dituzten pertsonen eta senideen Gipuzkoako elkartea.

2019/03/21

Buru osasun arazoa duten pertsonen eta senideen Gipuzkoako elkarteko gizarte-langile Veronica Pazosek buru nahasmendua duten pertsonen ongizatea hobetzeko jarraibideak eskainiko ditu

2019/02/13

Topaketa apirilaren 1etik 3ra burutuko da Donostian eta hitzaldiak ingelesez izango dira, eremu soziosanitarioko mundu osoko ikertzaileek eta langileek hartuko baitute parte. 

2019/02/08

Easo Politeknikoa Lanbide Heziketako Ikastetxe Bateratuko ikasleek Agifes elkarteko profesionalen eta kideen bisita jaso dute aste honetan buru osasunaren, suizidioaren eta elkartearen zerbitzuen inguruan hitz egiteko. 

Orriak