Albisteak

2012/10/01
Este año, en lugar de organizar una fiesta conjunta entre las asociaciones de Fedeafes, cada territorio llevará a cabo su propio evento. Agifes celebrará la jornada en las amplias instalaciones del centro escolar Hirukide de Tolosa.
2012/09/28

Benta Berriko erabiltzaileek ikuskizun bikaina eskaini zuten irailaren 21ean Donostiako Lugaritz kultur etxean. Ikusle andana gerturatu zen aretora, eta antzerki, dantza zein monologo dibertigarriekin osatutako saio batez gozatu ahal izan zuten. Taula gainean, euren monitoreekin batera, ederki erakutsi zuten euren talentua eta hilabetetan zehar egindako entseguen emaitza, eta bertaratuen txalo zaparradarekin amaitu zuten emanaldia.
2012/09/19

Ibiltzen Benta Berriko erabiltzaileek antzerki jaialdia eskainiko dute ostiral honetan, hilak 21, Donostiako Lugaritz kultur etxean, 19etan. Ikuskizuna eskaini aurretik maisu berezi baten bisita jaso dute, Oscar Terol umoristarena, hain zuzen ere. Aktoreak antzezpena lasaiago egiteko aholku batzuk eman dizkie.
2012/09/19

Agifes elkarteak eta Why not? Fundazioak ‘5 MILIA Buru Osasunaren Alde’ Lasterketa Solidarioa aurkeztu dute gaur. Lehenengo aldia da horrelako kirol jaialdia ospatzen dela Gipuzkoan, eta antolatzaileen helburua da ahalik eta korrikalari gehien elkartzea, datorren urriaren 7an, Donostian, buru osasun arazoak dituzten pertsonen eta horien senideen kolektiboari laguntza emateko asmoz. Urriko lehenengo igandean “festa handi bat” ospatu nahi dute bi entitateek Gipuzkoako hiriburuan. “Ez da lasterketa hutsa izango. Garrantzitsuena ez dira emaitzak, baizik eta pertsona askok buru osasunaren alde bat egitea eta jai giroaz gozatzea”, jakinarazi du Agifeseko Aisialdi eta Denbora Libreko arduradun Yolanda Guillének. Ahalik eta jende gehien anima dadin, hiriko erdigunetik igaroko den ibilbide erabat laua markatu dute antolatzaileek.
2012/09/18

Agifeseko neska-mutilek irabazi zuten pasa den ostiralean Usurbilgo Sendategian jokatutako areto futbol txapelketa. Why not? Fundazioak finantzatutako ekitaldiaren helburua zen jardunaldi desberdina, dibertigarria eta osasungarria ospatzea. Bertan parte hartu zuten Agifeseko bi taldek, Arrasateko eta Donostiako San Juan de Dios ospitaleetako talde banak eta Usurbilgo Sendategiko beste bik.
2012/09/17
Agifesek buru gaixotasuna duten pertsonen senide edo zaintzaileei zuzendutako doako ikastaroa eskainiko du Arrasaten, euren ahaideekin duten bizikidetza hobetzeko teknikak ikas ditzaten. Baikor pentsatu nahi duzu? sentsibilizazio kanpainaren barne antolatutako prestakuntza ekintza hori bost saiotan gauzatuko da iraila eta azaroa bitartean, eta Debagoienako familien beharrei erantzuteko asmoarekin prestatu da. Gipuzkoako Foru Aldundiak babestutako ikastaroaren antolakuntzan lagundu dute eskualdeko udalek eta Arrasateko buru osasun zentroak.
2012/09/14
Ibiltzen Benta Berri errehabilitazio psikosozialerako zentroko erabiltzaileek beren lehenengo aldizkaria plazaratu dute. Online argitalpen honen lehenengo zenbakiak eduki anitz eta interesgarriak ditu: elkarrizketa, errezetak, txangoak, zinema, liburuak, musika, umorea, etab.

2012/09/10

Agifesek buru gaixotasuna duten pertsonen senide edo zaintzaileei zuzendutako doako ikastaroa eskainiko du Irunen, euren ahaideekin duten bizikidetza hobetzeko teknikak ikas ditzaten. Formazio ekintza hori hiru saiotan gauzatuko da (irailak 13 eta 27, eta urriak 11) eta Bidasoaldeako familien beharrei erantzuteko asmoarekin prestatu da. Gipuzkoako Foru Aldundiak babestutako ikastaroaren antolakuntzan lagundu dute Irungo eta Hondarribiko Udalek eta Irungo buru osasun zentroak.
2012/07/19

2012ko urriaren 7an 5 MILIA BURU OSASUNAREN ALDE I. Lasterketa Solidarioa izango dugu Donostian, Agifesek eta Why Not? fundazioak antolatuta, Baikor pentsatu nahi duzu? sentsibilizazio kanpainaren barne eta Buru Osasunaren Munduko Egunaren harira. Korrikaldiaren helburua da buru gaixotasunaren beldur, baztertze eta ahanzturari aurre egitea. Horretarako, ehunka korrikalari bildu nahi ditugu Gipuzkoako hiriburuan, 8 kilometro inguruko ibilbidea egin dezaten.
2012/07/18

Iker Arrizabalaga eta Nekane Azuabarrena Agifeseko kideak elkarrizketatu dituzten Euskadi Irratiko Ilargipean irratsaioan. Elkarteak eskaintzen dituen zerbitzuak azaldu dituzte, eta hizpide izan dituzte, batik bat, gaixotasuna duten pertsonentzako eta senideentzako laguntza taldeak, Etxez etxeko arreta programa eta errehabilitazio psikosozialeko zentroen funtzionamendu eta helburuak.

Orriak