Albisteak

2012/07/06

Agifesek anai-arrebentzako laguntza talde bat martxan jarri du eta irailerako ikastaro berriak proposatu ditu
2012/07/05

Agifesek ‘Gogo-aldartearen nahasmenduak: nahasmendu bipolarra eta depresioa’ hitzaldia antolatu du, aipatu buruko gaixotasunen inguruko ezagutza gizarteratzeko helburuarekin. Uztailaren 12an, 19:00etan, Zarauzko kiroldegian burutuko den ekimen hau ‘Baikor pentsatu nahi duzu?’ sentsibilizazio kanpainaren baitan antolatu dugu eta buruko gaixotasunak dituzten pertsonei, euren senideei edota buruko osasunarekiko jakin-mina duen orori zuzendua dago.
2012/07/05
Why Not? fundazioarekin batera martxan jarri dugu, ekainaren 2an, Asteburuetako Aisialdi eta Denbora Libreko Kluba, buruko gaixotasuna duen pertsona orok astebukaeretan ekintzak egiteko aukera izan dezan. Erabiltzaileen arteko harremana eta norbere autonomia bultzatzen ditu ekimen honek, jarduerak beraiek proposa ditzaten sustatu nahi baita. Horrela, erabiltzaileen erabakitzeko eskubidea landu nahi dugu Agifesen, hartara euren gustuen, zaletasunen eta beharren araberako egitaraua osatu ahal izango baitugu.
2012/06/15

Agifesek ‘Arima egoeraren nahasmenduak: nahasmendu bipolarra eta depresioa’ hitzaldia antolatu du, aipatu buruko gaixotasunen inguruko ezagutza gizarteari zabaltzeko helburuarekin. Ekainaren 20an, 18:30ean, Ibiltzen Benta Berri errehabilitazio psikosozialerako zentroan burutuko den ekimen hau ‘Baikor pentsatu nahi duzu?’ sentsibilizazio kanpainaren baitan sortu da eta buruko gaixotasunak dituzten pertsonei, euren senideei edota buruko osasunarekiko jakin-mina duen orori zuzendua dago.
2012/06/14

I. 'Buruko Osasuna Fokatu' Argazki Lehiaketa abian da. Buruko gaixotasuna duten pertsona eta senideei begirada baikorrak eskaintzeko eta kolektibo honek pairatzen dituen aurreiritziak gainditzen laguntzeko sortu dugu ekimen hau, eta gizarte osoari parte hartzeko gonbita luzatzen diogu.
2012/06/14

Bideo honetan, Yolanda Iglesias psikologoak Agifesen etxez etxeko esku-hartze programaren nondik norakoak azaltzen ditu.
2012/05/14
Aisialdi eta Denbora Libreko erabiltzaileek irudimena aske utzi dute eta gai anitzeko ipuinak idatzi dituzte. Ondoren aurkezten dizkizuegun testuekin esperientzia eta abendura ugari biziko dituzte irakurleek.
2012/04/25
Ruth Encinas Agifeseko gerenteari Onda Ceron egindako elkarrizketa, elkartearen egoitza berriaz eta 'Baikor pentsatu nahi duzu?' sentsibilizazio kanpainaz hitz egiteko.
2012/04/19

‘Baikor pentsatu nahi duzu?’ kanpainarekin, buruko gaixotasuna duten pertsonak eta senideak biltzen dituen Gipuzkoako elkarteak honako helburuak lortu nahi ditu: buruko gaitzak dituzten pertsonekiko enpatia sustatzea, buruko osasunaren garrantziaz konbentzitzea, eta jarrera baikorrak zailtasunak gainditzen laguntzen duenaz kontzientziatzea. www.baikorpentsatzendugu.org webgunearen inguruan egituratzen den kanpaina honek gizartearen partaidetza bultzatuko du lehiaketa eta ekimen anitzen bidez; gainera, pentsamendu positiboaren aldeko adierazpena eta bideoa topa daitezke bertan.
2012/04/18
Youtubeko kanal berria estreinatu berri dugu Aisialdi eta Denbora Libreko programaren arduradun Yolanda Guillén-eri egindako elkarrizketa batekin. Guillenek azaldu digu zeintzuk diren programa honen arrakastaren gakoak.

Orriak