Albisteak

2018/06/25

 Plazerra izan da Eibarren Estatuko Buru Osasunaren Aldeko Konfederazioak bultzatutako eta La Rueda konpainiak garatutako 'Todos contamos, todos actuamos' antzezlana ikusi izana. Ekainaren 21eko emanaldian ikuskizun apartaz gozatu genuen, eta ikusleek interes handiz jarraitu zuten antzezlana, parte-hartze eredugarriarekin. Izan ere, "antzerki-foroak" publikoak ikuskizunean parte hartzea du helburu, proposatzen diren arazoei irtenbidea emanez. 

2018/06/06

‘Buru Osasuna Fokatu’ ekimenaren helburua da osasun mentalaren eta buru nahasmendua duten pertsonen ikuspegi baikor eta berriak sustatzea.

2018/05/21

Doako sarrera izango duen 'Todos contamos, todos actuamos' emankizuna ekainaren 21ean izango da, 19:00etan, Portalea kultur etxean 

2018/05/16

Maiatzaren 23an, 20:00etan Bergarako Zabalotegi aretoan, bi protagonisten osasun mentaleko arazoak jorratzen dituen italiar zinemako ‘Locas de alegría’ komedia arrakastatsua proiektatuko da. Sarrera doan da

2018/05/10

 Maiatzaren 16an, 20:00etan Bergarako Zabalotegi aretoan, Ken Loach zinemagile britainiarrak zuzenduriko eta krisian dagoen gizon baten irudipenak islatzen dituen ‘Buscando a Eric’ komedia proiektatuko da. Sarrera doakoa izango da

 
2018/05/04

Maiatzaren 9an, 20:00etan Bergarako Zabalotegi aretoan, buru osasun instituzio batean kokatutako 'Una historia casi divertida’ komedia dibertigarri eta originala proiektatuko da. Sarrera doakoa izango da.

2018/04/26

Agifeseko ordezkariek apirilaren 25ean Madrilgo Caixa Forum auditoriumean ospatutako sari-banaketan jaso dute euren lana nabarmentzen duen diploma eta 1.000 euroko diru-saria.

2018/04/25

Ekonekazaritza sustatzeko eta buru nahasmendua duten pertsonen gizarteratzea eta laneratzea bultzatzeko elkartu dira Lur Denok, Ner Group, Agifes eta Karabeleko. Elkarlan honen lehen fasean, Lur Denokek Astigarragan dituen baratzeetan lagunduko du Agifeseko talde batek, eta bertan kolektibo honetako pertsona batentzako lanpostua sortuko da.

2018/04/10

Verónica Pazos Agifeseko gizarte-langileak eta elkarrekiko laguntza-programaren eragile Mikel Merinok bizi-kalitateari buruzko hitzaldia eskaini zuten otsailaren 28an Irunen.

2018/04/10

Saioak doan izango dira, eta maiatzaren 2an, 9an, 16an eta 23an egingo dira, Bergarako Zabalotegi aretoan, 20.00etan

Orriak