Albisteak

2012/01/27

Buruko gaixotasuna duten pertsonak eta senideak biltzen dituen Gipuzkoako elkarteak (Agifes) ‘Solo’ dokumentalaren inguruko bideoforuma eskainiko du Trintxerpeko Alkateordetzako areto nagusian datorren ostegunean, otsailak 2, 18:30ean. Film hori Gipuzkoako udalerri ugaritan ikusi dute ‘Askatu zeure burua. Buruko gaixotasunen inguruko mitoak apurtu’ sentsibilizazio kanpainaren barne antolatutako proiekzio zikloaren barne. Eskizofreniaren ikuspegi itxaropentsua eskaintzen du Vicente Rubio zuzendari eta protagonista duen dokumental horrek, eta ezohiko arrakasta lortu du Agifesek orain arte eskainitako 12 bideoforum saioetan. Horietan ehunka pertsonak parte hartu dute, buruko gaixotasuna dutenak, senideak eta buruko osasunean interesa dutenak. Trintxerpeko saioa Agifeseko hainbat senidek eta psikologo batek zuzenduko dute. Sarrera doakoa da.
2012/01/04
Gabonetako loteria-txartel sarituak urtarrilaren 9tik aurrera kobratu ahal izango dira Agifesen egoitza berrian (Morlans pasealekua 3, behea).
2011/12/26

Koldobika Jauregik eskizofrenia paranoidea duen Mamen Álvarezekin solas egin du. Bere burua eta gaixotasuna azken urteotan jendeak hobeto onartzen dituela nabaritu du Mamenek, eta buruko nahasmendua duten pertsonei itxaropena eman nahi die medikazioaren garrantzia azpimarratuz eta “ametsak betetzen direla” ziurtatuz, berari hala gertatu zaio eta. Elkarteak amaiera eman dio bere 25. urteurrena dela eta garatu duen ‘Askatu zeure burua. Buruko gaixotasunen inguruko mitoak apurtu’ kanpainari. Azken 12 hilabeteotan arrakastarekin gauzatutako ekimen honen helburua zen gizartea kolektibo honen inguruan sentsibilizatzea eta aurreiritziak alboratzea.
2011/12/22

Agifeseko eta buruko osasunarekin loturiko beste zentro batzuetako kideek bat egin zuten abenduaren 21ean, San Tomas egunean, Ibiltzen Benta Berrin, Gabonetako festa tradizionala zela eta.
2011/12/16

Tradizioari jarraiki, Agifesen Gabonetako festa ospatuko dugu Ibiltzen Benta Berrin datorren asteazkenean, abenduak 21, Santomas jaiarekin bat eginez. Ekitaldia 11:00etan hasiko da Agifesek Benta Berrin, Loiolan eta Eibarren dituen zentroetako erabiltzaile eta monitoreen abesti original eta antzezpenekin. Aisialdi eta Denbora Libreko taldeak ere parte hartuko du.
2011/12/09
Ikus-entzunezko arrakastatsu honen proiekzioa eta solasaldia egingo dira abenduaren 13an, Usurbilgo kultur etxean 18:30ean, Agifeseko arduradunek zuzenduta. Vicente Rubio zuzendariak eskizofreniari buruzko ikuspegi itxaropentsua eskaintzen du dokumentalean; gaixotasun hori sufritu arren nabarmen osatzea lortu baitu, eta egun bizitza normalizatua darama.
2011/11/28
‘Askatu zeure burua. Buruko gaixotasunen inguruko mitoak apurtu’ sentsibilizazio kanpainako azkenaurreko bideoan agertzen den Agifeseko erabiltzaile Andoni Iglesiasek azpimarratzen du oso garrantzitsua dela gurasoek seme-alabei errefortzu positiboan oinarritutako hezkuntza eskaintzea. Real Sociedad futbol taldeko jokalari Joseba Llorentek modu desinteresatuan parte hartu du ikus-entzunezko honetan, eta Andoniren esperientzia entzuteko gogotsu agertu da. Agifeseko erabiltzailea, kirolari profesional izandakoa, 10 eta 12 urte artean hasi zen alkohola eta bestelako drogak kontsumitzen.
2011/11/09
Agifes Urola tomará parte en la próxima iniciativa de Eraldatzen, una agrupación de asociaciones de la comarca. Esta cita, que se celebrará el 10 de noviembre a las 16 horas en la sala de cursillos de la casa de cultura, pretende profundizar en la problemática de la mujer, la discapacidad y la vida independiente. Esta actividad está organizada con la ayuda del Ayuntamiento de Legazpi.
2011/11/08

Cerca de 30 usuarios de Agifes, del grupo de Ocio y Tiempo Libre, participaron como público el pasado día 27 de octubre en el programa Consumidores de ETB2. La experiencia fue todo un éxito, ya que pudieron disfrutar de la tarde y ver cómo se graba el programa.
2011/10/26

Mertxe Portas erizaintzako laguntzaile eta Agifeseko erabiltzaileak, ‘Askatu zeure burua. Buruko gaitzen inguruko mitoak apurtu’ kanpainaren bederatzigarren ikus-entzunezkoan parte hartu du Gorka Otxoarekin batera. Aktore donostiarrak (psikologian lizentziaduna da eta praktikak egin zituen duela urte batzuk Agifeseko zentro batean) bizi izandako esperientziaz galdetzen dio Mertxeri, bai eta egun familiarekin, lagunekin, lankideekin eta bikotearekin daraman bizitzaz ere.

Orriak