Albisteak

2011/10/24

Agifeseko Ibiltzen Benta Berri zentroko arduradun Nekane Azuabarrenari elkarrizketa egin zioten Txolarre Irratian, urriaren 18an, Buruko Osasunaren Munduko Egunaren balantzea egiteko. Hizpide izan zituzten, besteak beste, urriaren 15ean Kursaalean ospatutako jardunaldian plazaratutako aldarrikapenak, Agifesen jarduera, zerbitzuak eta azpiegiturak, sentsibilizazio kanpaina eta buruko gaitzen garapena.
2011/10/21

Bideo honek Buruko Osasunaren Munduko Eguneko momentu berezienetako batzuk biltzen ditu. Giro ederra, musika, standak, deklarazioak, itxaropenezko hitzak, poza, jokoak eta festa... Urriaren 15eko jaialdiaren osagai guztiak biltzen ditu ikus-entzunezko honek. Goza dezazuela!
2011/10/19
Urriaren 15ean Buruko Osasunaren Munduko Eguna dela egin genuen bazkariko zozketan ondorengo zenbakiek lortu zuten saria: 0357, 2483 eta 2497. Saridunek Agifesekin jarri behar dute harremanetan saria jasotzeko (Antxo Jakituna 25, 1.D - 943 474337).
2011/10/15

Fedeafes federazioak biltzen dituen buruko gaixotasuna duten pertsonen eta senideen euskal elkarteek Buruko Osasunaren Munduko Eguna ospatu dute gaur Donostiako Kursaalean, eta 500 pertsonatik gora elkartu dira. Elkarteetako bozeramaileek buruko gaitza duten pertsonen bizi kalitatea hobetzeko laguntza neurriak eskatu dizkiete erakundeei. Bereziki, senitartekoen babesik edo baliabide ekonomikorik ez dutenei laguntzeko, bai eta kartzelan daudenei ere. Donostiako alkateak, ogibidez medikua denak, ziurtatu duenez, “gizarte honetan inor ez dago soberan”, eta azpimarratu du gizartea buruko gaitza duten pertsonekin zorretan dagoela “hainbeste urtetako diskriminazioagatik”; halaber, senitartekoek sendatze prozesuan duten papera nabarmendu du.
2011/10/12

Agifesek mahai-inguru interesgarria eskaini zuen urriaren 10ean, Buruko Osasunaren Munduko Eguna zela eta. Ibiltzen Benta Berrin egindako topaketan, hainbat aditu eta buruko gaitza duen pertsona bat bildu ziren afektibotasunari eta buruko osasunari buruz hitz egiteko.
2011/10/07

Buruko gaitza duten pertsonen bizi kalitatea hobetzeko enplegu aukera, lanerako prestakuntzako programa eta egoitza baliabide gehiago eskatu zituzten atzo Buruko Gaixotasuna duten Pertsonen eta Senideen Elkarteen Euskadiko Federazioko (FEDEAFES) Mª presidente Ángeles Arbaizagoitiak eta Agifeseko lehendakari Vicente Aretak. Aldarrikapen horiek Buruko Osasunaren Munduko Eguneko ekitaldien aurkezpenen prentsaurrekoan egin zituzten. Ospakizun horren inguruko ekitaldiak urriaren 10 eta 15ean ospatuko dira.
2011/09/30

Donostiako Kursaalean urriaren 15ean egingo den jardunaldiaz gain, Buruko Osasunaren Munduko Eguna ospatzeko beste jarduera batzuk antolatu ditu Agifesek. Horiek hilaren 10ean izango dira, jardunaldi ofíziala egiten den egun berean. Goizeko 11:30ean ‘Flores de papel’ filma eskainiko du elkarteak Donostiako Aquariumean. 19:00etan, berriz, mahai-ingurua egingo da, ‘Afektibotasuna eta buruko osasuna’ izenburupean, Ibiltzen Benta Berri zentroan.
2011/09/30

El 15 de octubre, sábado, tendrá lugar la celebración del Día Mundial de la Salud Mental en Euskadi, cuya organización corre a cargo de Agifes. La jornada dará cita, como es costumbre, a todas las asociaciones vascas pertenecientes a Fedeafes. Así, usuarios, familiares y allegados se reunirán una vez más para festejar esta jornada tan especial.
2011/09/30

Paco Pérezek irabazi du Agifesek antolatutako Buruko Osasunaren Munduko Eguneko kartel lehiaketa. Erabiltzaile honek sormenerako dohain bikaina erakutsi du aurkeztutako lanean. Pacok eskutik helduta oinez doazen bi gizon marraztu ditu jardunaldirako aukeratutako leloa, ‘Aurrera!’, irudikatzeko. Lehenengoak bigarrenari aurrera egiten laguntzen dio, sufrimendutik aldentzen, alegia. Esanahiez beteriko irudi honekin osatu dugu urriaren 15eko kartel ofiziala.
2011/09/26
Agifesek ‘Solo’ dokumentalaren inguruko azken bideoforuma eskainiko du Orioko kultur etxean datorren asteazkenean, irailak 28, 18:30ean, ‘Askatu zeure burua. Buruko gaixotasunen inguruko mitoak apurtu’ sentsibilizazio kanpainaren barne antolatu duen proiekzio zikloaren barne. Eskizofreniaren ikuspegi itxaropentsua eskaintzen du Vicente Rubio zuzendari eta protagonista duen film horrek, eta Gipuzkoako zenbait udalerritara eraman du Agifesek pasa den ekainetik. Proiekzioaren ondoren, Agifeseko arduradunek zuzendutako solasaldia egingo da. Sarrera librea da.

Orriak