Albisteak

2011/07/12

Pasa den ekainaren 8an, Vicente Rubioren Solo dokumentala proiektatu zen Aquariumean. Proiekzio honetan Vicente Rubiok bere bizipenak kontatzen ditu. Bertaratu zirenak, ehun pertsona inguru, hunkitu egin ziren film honek jasotzen dituen eskizofreniarekin loturiko esperientzia pertsonalekin. Saioa berezia izan zen, gainera, batik bat Agifesen erabiltzaile eta familiarrei zuzendua zegoelako.
2011/07/12

‘Askatu zeuren burua. Buruko gaixotasunen inguruko mitoak apurtu’ sentsibilizazio kanpainak sei hilabete bete ditu, eta aurreikuspen guztiak gainditu ditu. Agifesek Youtuben duen kanalak 7.500 bistaratze baino gehiago izan ditu, 500 lagun baino gehiago ditugu Facebooken, eta gure webguneak 6.000 bisitatik gora jaso ditu urte honetan.
2011/07/12

VICENTE RUBIO, 'SOLO' DOKUMENTALAREN ZUZENDARI ETA PROTAGONISTA
Vicente Rubiok (Villena, Alacant, 1971) amets bat zuen: bere bizitzako maitasuna aurkitzea. Atsedenik gabe ekin zion bilaketari, eta topatu zuen. Baina aldez aurretik barne erromesaldi gogor bat pairatu behar izan zuen. Fantasia mesianikoek harrapatu zuten, errealitate fisikoarekin kontaktua galdu zuen eta eskizofrenia paranoidearekin aurrez aurre kausitu zen. 'Solo' (2010) dokumentalean bere bizipena kontatzen du: hondoratzea eta berpizkundea.

Elkarrizketa irakurri (gaztelaniaz)
2011/07/07

Agifesek Vicente Rubiok zuzendu eta egindako ‘Solo’ dokumentalaren seigarren bideoforuma egingo du uztailaren 13an, asteazkena, Zumaian, ‘Askatu zeure burua. Buruko gaixotasunen inguruko mitoak apurtu’ kanpainaren barne. Hitzordua Algorri interpretazio zentroan izango da, 18:30ean.
2011/07/06

Agifesek ‘Solo’ dokumentalaren inguruko bideoforuma eskainiko du Donostiako Aquariumean datorren ostiralean, uztailak 8, 12:00etan. Lan honetan, Vicente Rubio zuzendariak lehenengo pertsonan kontatzen du maitasunaren bila bizi duen abentura existentziala, buruko gaitza bidelagun duela. Donostiako proiekzioa elkarteko bazkide eta langileei zuzendua dago bereziki, baina sarrera librea izango da publiko orokorrarentzat ere. Agifesetik eskerrak eman nahi dizkiogu Donostiako Aquariumari bere laguntzagatik.
2011/07/05

EUROPA PRESS
Argentinako ‘La Colifata’ irratiko sortzaile eta psikologo Alfredo Oliveirak iragan ekainaren 30ean Santanderren baieztatu zuenez, komunikabideek “osasun espazioak” eratzeko gaitasuna dute eta buruko gaixotasuna duten pertsonen errehabilitaziorako lagungarriak dira, euren “autonomia” bultzatzen duten “gizarte loturak” eta “testuinguruak” sortzen baitituzte. Azken hamar urteotan, irrati horretako emisioetan parte hartu dutenen %35 osatu dira.
2011/07/01

Agifesek Vicente Rubiok zuzendu eta egindako ‘Solo’ dokumentalaren laugarren bideoforuma egingo du uztailaren 6an, asteazkena, Irunen, ‘Askatu zeure burua. Buruko gaixotasunen inguruko mitoak apurtu’ kanpainaren barne. Hitzordua Amaia kultur zentroan izango da, 18:30ean.
2011/06/29

Agifesek Vicente Rubiok zuzendu eta egindako ‘Solo’ dokumentalaren hirugarren bideoforuma egingo du gaur Eibarren, ‘Askatu zeure burua. Buruko gaixotasunen inguruko mitoak apurtu’ kanpainaren barne. Hitzordua Portalea ekitaldi aretoan izango da, 18:30ean.
2011/06/28

Agifesek Vicente Rubiok zuzendu eta egindako ‘Solo’ dokumentalaren bigarren bideoforuma egingo du gaur Errenterian, ‘Askatu zeure burua. Buruko gaixotasunen inguruko mitoak apurtu’ kanpainaren barne. Eta hurrengo proiekzioa Eibarren izango da, bihar, hilak 29. Elgoibarko saioarekin ekin zion elkarteak proiekzio ziklo honi, eta uztaila eta iraila artean dokumentala ikusi eta eztabaidatzeko aukera izango da Gipuzkoako zenbait udalerritan.
2011/06/15

Su Ta Gar taldeko lider Aitor Gorosabelek bere lagun Xabi Sarasketarekin hitz egiten du. Buruko gaixotasunarekin urte txarrak iragan ostean oreka lortu du Xabik, eta bere amets nagusiak dira burujabea izan eta maitasuna lortzea. Agifes, bere 25. urteurrena dela eta, garatzen ari den ‘Askatu zeure burua. Buruko gaixotasunen inguruko mitoak apurtu’ sentsibilizazio kanpainaren seigarren ikus-entzunezkoa da hau.

Orriak