Albisteak

2011/04/14

ETB2ko aurkezle ezaguna da ‘Askatu zeure burua. Buruko gaixotasunen inguruko mitoak apurtu’ sentsibilizazio kanpainako laugarren bideoko protagonista famatua. Baetak Iñigo Montoya gaztea elkarrizketatzen du. Nahasmendu bipolarra diagnostikatu diote duela gutxi eta gaitasun handia dauka idazteko eta musika konposatzeko.
2011/04/11

Azken mende laurden honetan izandako lorpenak ez genituzke eskuratuko Agifesekin estuki elkarlanean aritu diren pertsonen eta entitateen laguntzarik gabe. Gure eskerrik zintzoena adieraztearren, sari banaketa ekitaldi bat antolatu dugu datorren larunbaterako, apirilak 16, Donostiako Amara Plaza hotelean. 11etatik aurrera egingo da ekitaldia eta Agifeseko bazkide eta gertuko pertsona guztiak gonbidatuta daude bertan parte hartzera.
2011/04/01

Maite Piñeiro haur eta gazteen psikiatra ospetsuak Agifeseko kideak animatu zituen, iragan martxoaren 31an Ibiltzen Benta Berrin eskainitako hitzaldi batean, elkartearen barne ume eta nerabeentzako atal bat sortzera, desoreka psikikoak dituzten gaztetxoen familiek nora jo izan dezaten. Duela ia hamarkada bat, zehazki, hainbat gurasok laguntza talde bat osatu zuten, Maite Piñeirok zuzenduta, eta zenbait hilabetez funtzionatu zuen.
2011/03/29

Eibarko eguneko zentroko eta Donostiako aisialdi taldeko 30 kide Donostiako Aquariumera joan ziren bisita interesgarri bat egitera. Vicente Zaragüetak, Aquariumeko lehendakariak, irribarre batekin harrera beroa egin zien eta, modu alai batean eta txantxen artean, erabiltzalei beren jatorriaren buruz galdetu zien. Bukatzerakoan, argazki bat atera zuen parte-hartzaile guztiekin.
2011/03/25

‘Askatu zeure burua. Buruko gaixotasunen inguruko mitoak apurtu’ sentsibilizazio kanpainaren barne antolatutako ekintzen artean, ‘Familiei laguntzea haurrek sufritzen dutenean’ izenburudun hitzaldia eskainiko du Agifesek datorren ostegunean, martxoak 31. Ibiltzen Benta Berri zentroan izango da (Bertsolari Xalbador, 4-6 behea. Donostia), 19:00etan, Maite Piñeiro psikiatraren eskutik. Donibane-Lohitzuneko Zentro Psikopedagogikoko mediku zuzendaria eta Societé de Psiquiatrie du Pays Basque-eko presidentea da bera.
2011/03/17

Sona handiko sukaldariak ‘Askatu zeure burua: buruko gaixotasunen inguruko mitoak apurtu’ kanpainarekin bat egin du. Kanpainaren helburua da kolektibo honek gizartean duen estigmari aurre egitea da. Arguiñanok Javi Garda Agifeseko erabiltzaileari galdetzen dio bere gaixotasunaz, iraganean izan zituen krisialdiez eta suizidio saiakerez, bere errekuperazioaz eta egungo zaletasunez.
2011/03/15

Agifeseko zuzendaritza batzordeko kide Piedad Calvo eta Yolanda Guillén monitorea elkarrizketatu zituzten Radio Euskadik iragan martxoaren 14an. Osasun mentalak Gipuzkoan eta Euskadin bizi duen egoera eta aurrez aurre dituen erronkak aztertu zituzten eta 'Askatu zeure burua. Buruko gaixotasunen inguruko mitoak apurtu' sentsibilizazio kanpainaz mintzatu ziren.
2011/03/01

'Askatu zeure burua. Buruko gaixotasunen inguruko mitoak apurtu’ kanpainako lehenengo bideoak, Mikel Unanue pilotari ohia eta Agifeseko erabiltzaile Luciano García protagonista gisa dituenak, 1.000 bistaratzetik gora lortu ditu Youtuben. Fermin Muguruzaren eta Lucas Parma Calvoren arteko elkarrizketa laburbiltzen duen bideoak ere arrakasta handia izan du argitaratu eta lehenengo bi asteetan, jada 600 sarrera baino gehiago zenbatu baititu.
2011/02/25

Insumed Medikuntza Biologikoko Goi Mailako Institutuko zuzendari Felix Irigoyen medikuak baieztatu zuen atzo, Ibiltzen Benta Berrin, “buruko gaixotasun guztiak asaldura metaboliko multzo batek eusten dituela. Disfuntzio organikoa ezagutzen ez badugu, ezin dugu nahasmendua sendatu”.
2011/02/25

Agifeseko zuzendaritza batzordeko kide Rosalía Sánchez eta presidenteorde Jose Mari Irazusta elkarrizketatu zituzten Onda Vasca irratian, iragan otsailaren 7an. Osasun mentalak Gipuzkoan eta Euskadin bizi duen egoera eta aurrez aurre dituen erronkak aztertu zituzten eta 'Askatu zeure burua. Buruko gaixotasunen inguruko mitoak apurtu' sentsibilizazio kanpainaz mintzatu ziren. Hemen duzue elkarrizketa entzungai.

Orriak