Albisteak

2010/11/17
Donostiako Udalak Agifesi lagatako lokalak Loiolako errehabilitazio psikosozialeko zentroak baino instalazio hobeak ditu eta horiek gaitasuna izango dute elkarteak Diputazioarekin hitzartuta dituen 22 plazei estaldura emateko.
2010/11/10

Agifesek lan zentro bat inauguratu du gaur Hernanin. Negutegiak gaixotasun mentala duten bederatzi pertsonentzako lanpostuak sortuko ditu eta horren helburua da errentagarri izatea etorkizunean autofinantzatu ahal izateko. Zentro berriaren instalazioen zaharberritzea Gizarte Kutxako Kutxazabal programak finantzatu du, eta kudeaketa Segi Hiruren eskuetan utzi du Agifesek.
2010/10/21

Osasun Mentalaren Munduko Egunaren inguruan antolatutako jardueren barne, ‘Retrats’ erdi-metraiaren hainbat proiekzio eskaintzen ari da Agifes. Dokumentalak itxaropenez beteriko begirada duten hainbat pertsona aurkezten ditu; eskizofrenia gainditu nahi dute margolaritzaren bitartez.
2010/10/19

Incluimos íntegramente el manifiesto que con motivo del Día Mundial de la Salud Mental ha elaborado FEDEAFES

"BIENESTAR EMOCIONAL PARA UNA SALUD GENERAL"
2010/10/19

Jaialdi batek abiarazi zuen, joan den larunbatean, urriaren 16an, Laudion ospatutako Osasun Mentalaren Munduko Eguna. Osasun mentala duten pertsonen eta familien elkarteetako kide ugari izan ziren, baita euskal erakundeetako ordezkariak ere, hala nola, Eusko Jaurlaritzakoak, Laudioko Udalekoak eta Arabako Foru Aldundikoak. Jaialdi horrekin kolektiboaren beharrak aldarrikatu eta gizartean jasaten duten estigmatizazioa salatu nahi zuten. Arazoak arazo, egun horretako ospakizuna gozatzera joan ziren.
2010/10/15

Bartzelonako Eric Berne eta Parisko Centre Européen de Psychologie zentroetako zuzendari Georges Escribano psikosozionomoak ‘Ongizate emozionala osasun orokorra lortzeko’ (‘Bienestar emocional para una salud general’) izenburudun hitzaldia eskaini zuen urriaren 14an Ibiltzen Benta Berrin, Osasun Mentalaren Mundu Egunaren inguruan antolatutako jardunaldien barne.
2010/10/11
AGIFESek, Donostiako Udalaren diru-laguntzarekin, Psikosozionomia mintegi bat antolatu du. Pertsonalitatearen teoria horrek helburutzat du gizakiaren garapen psikologikoa, soziala eta ekonomikoa lortzea erakundeen eremuan.
2010/10/07

Gipuzkoako Foru Aldundiak, Kutxak, Elgoibarko Udalak eta Agifesek gaur inauguratu dute Elgoibarren gaixotasun mentala duten zazpi pertsonarentzako zaintzapeko etxebizitza.
2010/10/06

Ofizialki urriaren 10ean ospatzen den eta Euskadin 16ean egingo den Osasun Mentalaren Munduko Egunaren inguruan, Agifesek hainbat kontzientziazio jardunaldi antolatu ditu margotzeak osasun mentala berreskuratzeko prozesuan dituen onurak aztertzeko.
2010/10/06

Jardunaldia datorren urriaren 16an, larunbata, egingo da eta Fedeafesen barne dauden elkarte guztiek parte hartuko dute antolatutako ekintzetan.

Orriak