Albisteak

2017/11/02

Agifesek Zinema eta Buru Osasuna zineforum ziklo berria antolatu du Gipuzkoako hiriburuko Principe zineman. 'Berdingabea zara' sentsibilizazio kanpainaren barne antolatutako egitasmoaren helburua da buruko osasun arazoen inguruko informazioa eta kolektiboarenganako gertutasuna bultzatzea. 

2017/10/25

EITB-ko lehen kateko programak buru osasunaren gaia lehen pertsonan jorratu du aste honetako saioan. Agifeseko erabiltzaile Luisa Etxeberriak eta Karabeleko etxaldeko langile Eneko Arakamak parte hartu dute saioan.

2017/10/11

Izenburua: Depresioari agur

Data: urriak 18, asteazkena

Lekua: Hondarribiko kultur etxea

Ordua: 18:30

Hizlaria: Maider Gorostidi, Agifeseko psikologoa

 

2017/10/11

Aurreko deialdien arrakastaren ondoren, aurten ere, Agifesek ‘Burua Aske’ ekimena errepikatuko du, ‘Berdingabea zara’ sentsibilizazio kanpainaren barne

2017/10/11



Agifesek buruko nahasmendua duten pertsonak laneratzea sustatzeko neurriak aldarrikatu zituen atzo Buru Osasunaren Nazioarteko Egunerako antolatutako ekitaldian. Gipuzkoar elkarteko hainbat ordezkarik Fedeafesek Eusko Legebiltzarrean antolatutako ekitaldi instituzionalean ere parte hartu zuten kolektibo honen “lan-aukerak handitzeko beharra” aldarrikatzeko.

 

2017/10/06

Agifes, buru gaixotasuna duten pertsonen eta senideen Gipuzkoako elkartea, bihar, urriaren 10ean, ospatuko den Buru Osasunaren Nazioarteko Egunaren harira antolatutako ekitaldietara batuko da aurten ere. Oraingoan, Gipuzkoako hainbat buru osasun erakunde eta zentro Donostiako Boulevardean elkartuko dira 11:30etik 13:00era Agifesek antolatutako topaketan. 

2017/09/20

- Helduen eta haurren probak izango dira 5 MILIA Buru Osasunaren Alde VI. Lasterketa Solidarioan

- Korrikaldiaren helburua buruko osasun arazoak dituzten pertsonei babesa ematea da, baita gaixotasun psikikoen inguruko mito eta aurreiritziak gainditzea ere

- Izena emateko epea zabalik dago irailaren 22a arte, www.kirolprobak.com webgunean

 
 
2017/09/18

Donostian kokatutako Leorpe txakur-katu egoitza Agifesekin elkarlanean hasiko da. Aukera bikaina izango da, azken esperientzia eta terapiek frogatzen duten moduan, animaliei esker erabiltzaileen buru osasuna hobetzeko, autoestimua eta konfiantza ematen baitu. 

2017/09/08

Hitzaldiaren izenburua: Esperientzia traumatikoak eta buru osasuna
Data: Irailak 14, osteguna
Lekua: TOLOSA. Kultur etxea 
Ordua: 18:30ean
Hizlaria: Pablo Mondragón, Agifeseko psikologoa

 

 

2017/09/06

Agifeseko psikologo Itsasne Gallasteguik norbere burua ezagutzeko jarraibideak eman zituen hitzaldi batean.

Orriak