Albisteak
Maiatzaren 16an, 20:00etan Bergarako Zabalotegi aretoan, Ken Loach zinemagile britainiarrak zuzenduriko eta krisian dagoen gizon baten irudipenak islatzen dituen ‘Buscando a Eric’ komedia proiektatuko da. Sarrera doakoa izango da
Agifeseko ordezkariek apirilaren 25ean Madrilgo Caixa Forum auditoriumean ospatutako sari-banaketan jaso dute euren lana nabarmentzen duen diploma eta 1.000 euroko diru-saria.
Ekonekazaritza sustatzeko eta buru nahasmendua duten pertsonen gizarteratzea eta laneratzea bultzatzeko elkartu dira Lur Denok, Ner Group, Agifes eta Karabeleko. Elkarlan honen lehen fasean, Lur Denokek Astigarragan dituen baratzeetan lagunduko du Agifeseko talde batek, eta bertan kolektibo honetako pertsona batentzako lanpostua sortuko da.
Verónica Pazos Agifeseko gizarte-langileak eta elkarrekiko laguntza-programaren eragile Mikel Merinok bizi-kalitateari buruzko hitzaldia eskaini zuten otsailaren 28an Irunen.
Saioak doan izango dira, eta maiatzaren 2an, 9an, 16an eta 23an egingo dira, Bergarako Zabalotegi aretoan, 20.00etan
Pasa den urtarrilaren 31an Agifesek antolaturiko jardunaldia burutu zen, instituzioek, enpresek eta elkarteek buru gaixotasuna duten pertsonen laneratzea bultzatzeko irtenbideak aztertzeko.
Orriak
- « lehenengoa
- ‹ aurrekoa
- …
- 5
- 6
- 7
- 8
- 9
- 10
- 11
- 12
- 13
- …
- hurrengoa ›
- azkena »