Premiados 2018

VII. BURU OSASUNA  FOKATU argazki lehiaketan saritutako irudiak aurkezten dizkizuegu. Eskerrak eman nahi dizkiegu parte-hartzaileei euren ikuspuntuak gurekin partekatzeagatik. Mila esker guztiei!

Miguel Cavero
2018/09/18

VI. BURU OSASUNA FOKATU lehiaketako lehenengo saria Miguel Caverok irabazi du 'Iluminador de estrellas' izenburudun argazkiarekin. Egilearen hitzetan, Arabako Garaio zingiran hartutako irudi honen asmoa da "linternekin ilargia argitzea". Gure sentsililizazio batzordeari asko gustatu zaion ideia ameslea.
 
Zorionak!
Carlos Almagro
2018/09/18

Bigarren saria Carlos Almagroren 'Amigos' argazkiak eskuratu du. Irudi polit honek bizitzaren momentu gogorretan laguntasuna zein garrantzitsua den erakusten digu. "Edozein buru nahasmendu dugula ere ezinbestekoa da lagun onen laguntza izatea", dio argazkilariak.

Juan Manuel Sánchez
2018/09/18

Hirugarren saria Juan Manuel Sanchezi egokitu zaio 'Son solo sombras' argazkiarengatik. Egilearen arabera, irudiak "arazoen aldakortasuna islatzen saiatzen da: belburrak, segurtasun falta edo jendearen aurreiritziak".