Baratzezaintzaren zalea, arretasua eta heldua

Asteartea, 2017, Maiatza 9

// Javi Urkia berdingabea da

Javi gizon apala da eta asko maite dute Karabelekoko lankideek, Hernaniko ekonekazaritza etxaldean baratzeterapian aritzen diren lagunek, alegia. “Irekia, lagunkoia, heldua eta oso behatzailea” dela diote, baita laguntzea eta besteen arazoak entzuteko tarteak aurkitzea atsegin duela ere. 

Javi, bere lankide Ixiarren moduan, oso eroso eta trebe sentitzen da baratzarekin kontaktuan, eta sukaldean ere ederki moldatzen da. Telebistan pilota eta futbola ikustea gustuko du, eta Aimar Olaizola pilotariaren eta Erreala eta Barça futbol-taldeen jarraitzailea da. 
 
Era berean, Karabelekoko eta Andoaingo lagunekin ateratzea atsegin du. Gainera, etxaldean astean hiru aldiz laguntza emateaz gain, beste bi egunetan Agifesek Donostian duen Aisialdi eta Denbora Libreko programan ere parte hartzen du, baita talde horretako kideek larunbat arratsaldean antolatzen dituzten jardueretan ere. 
 
Nerabe baten aita da Javi eta, orain osasunez hobeto dagoela, alabarekin denbora gehiago pasa nahiko lukeela aitortzen du, nahiz eta gaztetxoa “lagunekin ateratzeko adinean” egon. Bere desioetako bat da, halaber, itsasontzi-bidaia egitea

Lagun handiak

Jendearekin harremanetan, tratu zintzoa eta hitz onak jasotzea garrantzitsua da beretzat. Oso gustura dago jendartean, errespetatua eta ulertua sentitzen denean, bere gurasoekin, anaiekin eta Manu eta Enrique lagunekin gertatzen den bezala. 
 
Karabelekoko kideen artean Jota dago, eskola amaitzean bistaz galdu zuen adiskidea eta Karabelekon aurkitu berri duena. Bestalde, Ixiarren zintzotasuna atsegin du: “bere izaera eta zein maitekorra den” baloratzen du. Eiderrekin ere barre asko egiten du: “Lurrikara baten modukoa da eta bere bigarren aita naizela dio”. 
 

Protagonista gehiago ezagutu

Ezagutu 'Berdingabea zara' kanpaina