Geure gizarteari ukitu berezia ematen dioten pertsona arrunt bezain berdingabe horiei omenaldia egin nahi diegu.
Buruko osasun arazoak dituzten milaka pertsona daude Gipuzkoan, eta askok esfortzu handia egin behar dute bizitza sozialaren eta lan munduaren barne egoteko. Inguruko pertsonen konfiantza eta babesa beharrezkoa da, baita gizarte osoarena ere, euren bizi-kalitatea eta buru osasuna hobetze aldera.
Ane, Tomasen auzoko kafetegiaren arduraduna
Kanpoan euria, trumoia edo kazkabarra egiten badu ere, Aneren kafetegia beti da eguzkitsua. Alaitasun ezohikoa du; egiazko baikortasuna, toles gutxikoa. Izaera horri esker, gertutasun berezia du egunero bisitan etortzen zaizkion dozenaka bizilagunekin. Zehatz mehatz ezagutzen du auzotarren zuhaitz genealogikoa, eta behin baino gehiagotan terapeuta informal moduan aritzen da bezero irekienekin.
Julen, Auroraren medikua
30 urte baino gehiagoz nahasmendu bipolarrarekin bizitzen ikasi duen Auroraren familia-medikua da Julen. Kontsulta bakoitzetik kondaira mitologiko berri baten jakitun ateratzen da Aurora, bere medikuak paziente guztiekin partekatzen baitu garai klasikoak esnarazten dion pasioa. Jainko eta erdijainko grekoerromatarren pasadizo, pasio eta bekatuak xehetasun handiz ezagutzen ditu Julenek. Arketipo horien pertsonalitatea gizakion psikean islatzen dela dio. Arrazoia ez zaio faltako, ziurrenik, pazienteen izaera eta motibazioak berehala hautematen baititu. >>> Ezagutu Julen
Karmele, Joneren irakaslea
Mikel, Andoniren bizilaguna
Miren, Arantxaren nagusia
Txema, Asierren laguna
Txemaren bizitza pertsonez, jarduerez eta betebeharrez lepo dago. Denbora gutxi du bere bizitzaren norabideaz hausnartzeko, eta bere buruaz barre egiten du koadrilarekin geratzeko hitzordua urtebete lehenago antolatu behar duela esanez. Baina, egia esan, hamabostean behin gutxienez, errutina frenetiko horretatik ihes egiten du betiko lagunen batekin kafea hartzeko; Asierrekin bereziki, duela urte batzuk eskizofreniaren diagnostikoa jaso zuen lagunarekin. >>> Ezagutu Txema