Karmele, Joneren irakaslea

Asteartea, 2017, Apirila 25

Duela zenbait urte Joneren etikako irakasle izan zen Karmele, eta ezaguna da institutuan Mafaldarekiko duen zaletasun amorratuagatik. Buruz ezagutzen ditu bere txiste guztiak eta pertsonaiaren esaldiak maiz erabiltzen ditu klasean. Mafaldaren humanismoa eta errebeldia islatzen ditu Karmelek, eta eskolako apunteak Quino handiaren komikiekin aurkeztu ohi ditu.

Jone asko sufritzen ari zen institutuan zegoen garaian, eta oraindik diagnostikatu gabe zuen buru nahasmenduaren sintomak gero eta nabariagoak ziren. Karmelek gertutik ezagutzen zuen bere ilobaren kasua eta, beraz, Joneren ondoeza hautemateko eta garaiz esku hartzeko gai izan zen. Ikaslearekin eta familiarekin behin baino gehiagotan hitz egin zuen eta, institutuko psikologoaren laguntzarekin eta pazientzia handiarekin, lortu zuten gaztea konbentzitzea osasun mentaleko espezialista batekin kontsulta egiteko. 
 
Gaur egun, kaletik topo egiten dutenean, Karmele beti hurbiltzen zaio besarkada bat ematera eta bi minutu “lapurtzera" bizitzan dena nola doakion jakiteko.
 

Kanpainaren gainontzeko protagonistak ezagutu

Ezagutu 'Berdingabea zara' kanpaina