Miren, Arantxaren nagusia

Asteartea, 2017, Apirila 25

Mirenek emakume serio eta zorrotza dirudi askotan. Bere mezularitza enpresan logistika eta garraio epeak oso garrantzitsuak direnez, estres handieneko uneetan autoritate handiz jokatzen du. 

Hala ere, arduraz beteriko rol horren atzean, erraza da bere izaera zoroena sumatzea. Izan ere, ostiral lasaienetan berpiztu egiten da bulegoan ACDC jartzen diotenean. Rock eta heavy estiloak oso gogokoak ditu, eta lankideek, aukera ikusten duten bakoitzean, 'Rock Friday' abesti-zerrenda erreproduzitzeko aprobetxatzen dute, asteko azken lan orduak girotzeko asmoz.
 
Mirenen bertuterik handiena, baina, langileekiko duen tratu sentibera eta enpatia dira. Gaitasun handia du besteen lekuan jartzeko eta bakoitzaren alderdirik onena ateratzeko. Gainera, duela hilabete batzuk Arantxa kontratatu zuen, zenbait urtez lan merkatutik kanpo egon zen arren buru gaixotasuna zela medio. Diagnostikoak ez zuen Miren beldurtu: hautagaiaren lan egiteko gogoa eta ageriko trebetasunak baloratu zituen, eta eskaeren kudeaketarako lanposturako egokia zela ikusi zuen. Hobeto elkar ezagutu ondoren, oso pozik dago hartutako erabakiarekin.
 

Kanpainaren gainontzeko protagonistak ezagutu

Ezagutu 'Berdingabea zara' kanpaina