Zinema eta Buru Osasuna zineforum zikloa (Bergara, 2018)

Donostian, Eibarren eta Zarautzen eskaini diren Zinema eta Buru Osasuna zineforum ziklo arrakastatsuen ostean, Agifesek ekimen berria antolatu du Bergaran. Proiekzioak, eta horien ondoren egingo diren solasaldiak, maiatzaren 2an, 9an, 16an eta 23an izango dira, Zabalotegi aretoan, 20:00etan. Sarrera doan da eta gonbidapenak zinemako leihatilan bertan jaso ahal izango dira, pelikula bakoitzaren proiekzioaren aurreko astean zehar.
 
Gonbidatuak zaudete!