Zinema eta Buru Osasuna

Animatzen al zara buru osasunarekin erlazionaturiko lau pelikula gurekin ikustera? Agifesek Eibarren, Donostian eta Zarautzen egindako Zinema eta Buru Osasuna zineforum zikloaren arrakasta ikusita, berriro ere euren protagonisten buru nahasmendua aztergai duten lau film ikusiko ditugu azaroko astelehenetan. Proiekzioaren ostean, psikologo batek zuzendutako solasaldia izango dugu, buru osasunaren inguruko alderdi anitz aztertzeko. 
 
Zineforum saioa azaroaren 6an hasiko da hainbat Oscar sari jaso dituen 'El indomable Will Hunting' pelikularekin. Datozen asteetan, 'Una historia casi divertida' komedia originala, 'Buscando a Eric' komedia dramatikoa eta italiar zinemaren arrakasta handia, 'Locas de alegría' zinta proiektatuko dira.
 

Gonbidapenak

Donostiako Principe aretoetan, 19:30ean, izango dira emanaldiak azaroaren 6an, 13an, 20an eta 27an.  Sarrera doakoa izango da, baina aldez aurretik, zinema aretoetan jaso behar izango dira gonbidapenak.